Albisteak

 

Hurrengo larunbatean (ekainak 15) uda hasiko da Abanto Zierbenako udal-igerilekuetan, Txipli Txapla ur-parkearen irekierarekin. Hiru hilabetez, helduek eta, bereziki, haurrek instalazioa eta lorategiz hornitutako 2.500 metro karratuko eremua gozatu ahalko dituzte. Gainera, hamakak eta aulkiak doakoak izango dira eta mahai-jokoak egongo dira gazteenentzat. Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:30era, eta larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 21:30era, irailaren 15era arte.

“Txipli Txapla parkea herritar guztiak bustitzeko zain dago uda honetan; guztia prest dago ura protagonista izan dadin. Erroldatuta dauden guztiei honako hau oroitarazi behar diegu: herritar izateagatik dituzten prezio bereziez gain, aurten familia-bono berri bat dago, udan besterik erabili ezin dena”, iragarri du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

16.000 pertsonak baino gehiagok erabili zituzten udal-igerilekuak eta Txipli Txapla ur-parkea iazko udan.

Txipli Txapla parkeak 15 jolas ditu aquaplanning efektudun lur baten gainean, zentimetro bateko lodiera baino gutxiago duen ur-lamina batean, zeinak 210 metro koadroko eremua hartzen baitu. Parkeko izarra Super Splash kuboa da, bat-batean 150 litro isurtzen dituena haurren buruen gainean. Kanoien gunea, gainazaleko txorrota, loreak eta euritakoa etxeko gazteenek gozatzeko guneak dira.

“Udalerrikoak ez diren eskola ugariren eskariak jasotzen ari gara ikasturte amaieran Txipli Txapla parkera txangoa egiteko, eta ongi etorriak izango dira ez badituzte gure herritarrak oztopatzen.

Badirudi bigarren urte honetan jende gehiagok probatu nahi duela parkea, baina Txipli Txapla herritarrentzat da; beraz, abantoarrok lehentasuna izango dugu. Hala ere, azpiegitura akuatiko hau gainontzekoekin partekatuko dugu", azaldu du Etxebarriak.

Abanto Zierbenako biztanleek, erroldatutako pertsonentzako bonoez gain, beste bono batzuk dituzte, hala nola familia ugariarena, desgaitasuna duten pertsonentzako banakakoa, % 50 arteko laguntzak urteko abonuan baliabide urriak dituzten pertsonentzat, lanbide arteko gutxieneko soldata baino baxuagoa daukaten erretiratuentzako edo pentsiodunentzako abonuak; eta, aurtengo udan, udarako abonua estreinatuko dugu (hiru hilabete 42,05 euroren truke).

Txipli Txaplak Abanto Zierbenako uda freskatuko du berriro ere.