Albisteak

 

Ikasketa-teknikei buruzko 10 orduko ikastaro bat eskaintzen die Abanto Zierbenako Udalak udalerriko DBHko ikasleei Gazteria eta Euskara Sailetatik, horrela ikasten eta emaitza akademiko hobeak lortzen laguntzeko.

“Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza exijentzia handiko hezkuntza-aldia da; izan ere, batetik, lehen mailako heziketa titulua lortzeko eman beharreko urratsa da, eta, bestetik, prestakuntza-maila altuagorako atea, batxilergoa edo erdi-mailako heziketa-zikloak egiteko aukera ematen duena. Garrantzitsua da ondo ikasten jakitea. Horrek ez du esan nahi orduak sartu behar ez direnik, baizik eta inbertitzen den denbora ondo erabili behar dela. Horrexegatik eskaintzen dugu ikasketa-teknikei buruzko ikastaro hau doan” azaldu Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Ikasturte honetan Gallartako Gaztegunean egingo da 2019ko martxoaren 25, 26, 27, 28 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara, eta bereziki zuzenduko zaie DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei.

Izen-ematea doakoa da, baina 10 euroko fidantza jarri behar da bertaratzea bermatzeko. Plazak mugatuta daude eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Izen-ematea formalizatzeko, martxoaren 1a baino lehen joan behako da Gaztegunera (Bizkaia plaza, 3 atzealdea), astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara dago zabalik.

“Gure ikasle gazteak ikastaro horretan parte hartzera animatzen ditugu; izan ere, ikasketa-teknikak menperatzeak erraztu egingo die emaitza akademiko hobeak lortzeko bidea”, esan du Etxebarriak.

Ikastaroak 5 saio izango ditu, eta martxoaren 11tik 15era bitartean emango direnak DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzenduta daude. Ikastaro horietako bakoitzerako 12 plaza dago eskuragarri.

Hezkuntza-egitasmo honen bitartez, irakatsi egingo zaie ikasleei eskemak egiten hasi baino lehen garrantzitsua dela zenbait aldiz irakurtzea testua gaia ezagutu eta ideiak ordenatzeko. Behin hori eginda, eskemak egiten has daiteke, eta eskema horiek bizitza osorako izan behar dira baliagarriak.

“383 informazio-gutun bidali dizkiegu gurasoei abisua jaso eta beren seme-alabak ikastaro hauetan apunta ditzaten. Izan ere, ikasle ona izatea egunero ahalik eta ondoen ikastea da, beharrezko orduak baino ez zaizkiolako eskaini behar ikasteari, ez gehiago”, adierazi du Etxebarriak.

Informazio gehiagorako: 94.636.37.69 gazteria@abanto-zierbena.eus