Albisteak

 
2009tik, Abanto Zierbenak ez zuen izan iaz izandako langabezia-tasa txikia. Langabe-kopurua puntu bat txikitu egin da 2018an; orain, % 13,5 da, urtebete lehenago % 14,5, eta bi urte lehenago % 15,8.  

     “Zuhurrak gara, eta jabetzen gara datuak hobetu beharra duela, baina 2018a urte on bat izan da udalerriko enpleguarentzat: ekonomia hazi egin da, eta Abanto Zierbenak egoera hori baliatu du langabezia-tasa puntu bat txikitzeko. Bide onetik goaz, eta langabe-kopurua txikitzea lortu izanak, duela ia urtebeteko erregistroak eskuratuta, adierazten du zuzen ari garela enpleguaren aldeko lanean”, adierazi du, harro, Maite Etxebarriak.
         Lanbideren estatistiken arabera, 667 langabe daude, eta urte hasieran 753 zeuden. Baina aldea are handiagoa da krisiaren unerik gorena begiratzen badugu: 1018 langabe zeuden, eta % 20,8ko tasa.
      Abanto Zierbenako langabe-kopurua txikituz doa pixkanaka. Azken bi urteetan, 200 pertsona baino gehiagok aurkitu dute enplegu bat, eta langabezia-zerrendatik atera dira.
          “Udalerrian enplegua bultzatzea eta langabe-kopurua murriztea lehentasunezkoa da Abanto Zierbenako Udalarentzat. Horregatik, formakuntzan inbertitzen dugu, enpresekin lan-bitartekaritza indartzen dugu, kontrataziorako eta ekintzailetzarako laguntzak ematen ditugu…  enplegua sortzeko lan egitea funtsezkoa baita. 2018an, Abanto Lan programari esker, 31 bizilagunek lortu dute lanpostu bat, 6 hilerako. Bosgarren urtez jarraian, Abanto Zierbenako enpresek udalerriko langabeak kontratatzeko laguntzak eskatu ahal izan dituzte. Guztira, 55.000 eurokoak, eta 16 kontratu guztira. Lanberri 45 urtetik gorakoentzako prestakuntza-programarekin, 130 pertsona baino gehiagok trebetasun berriak ikasteko aukera izango dute, lanpostu berriak lortzeko”, adierazi du Etxebarriak.
2019an, martxan jarriko da enplegua sortzeko ekimen-kopuru handi bat, lanpostu zuzenekin edo prestakuntzaren bidez. Udalerriko enpresekin lankidetzan aritzea da abantarrentzako lanpostuak sortzeko beste zutabe estrategiko bat.  Alkateak 40 enpresa baino gehiago bisitatu ditu azten urteetan, eta haiekin hitz egin du.
Egun, Abanto Zierbenak 198 enpresa ditu. En Campillo industrialdean ehun enpresa baino gehiago daude, eta Abra Industrialen 18. Horrez gain, herriko ekintzaileen 12 enpresa daude, enpresa-mintegian, eta udalerriko gainerako tokietan beste 40 daude.
      Espero dugu 2019a urte on bat izatea enpleguarentzat; izan ere, aurreikuspenak egin dituzten organismo eta erakunde guztiek diote kontratazioak ugarituko direla, eta, gainera aurten jarriko da martxan Ezkerraldeko eta Meatzaldeko berraktibazio sozioekonomikorako erakunde arteko Plan Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzan onartua. Ekintzen bidez, gure eskualdea leheneratzen eta berraktibatzen lagunduko du.
       Gainera, parke teknologikoa sortu dugu eta Energy Inteligence Center (EIC) eta halako beste proiektu garrantzitsu batzuk martxan daude jada; laster, jarduera ekonomikoa leheneratzeko eta lanpostu berriak sortzeko errealitate bat izango dira.
Argi daukagu gure udalerriaren egoera, eta zeintzuk diren gure langabeen profilak, eta zein langabeziak gehien erasandako pertsonak, eta datu horiek zuzendu eta leheneratzeko egingo dugu lan. 2019ko aurrekontuetan, 416.000 euroko partida bat dago enplegu-jarduketentzat”, adierazi du Etxebarriak.