Albisteak

 

Zainduz programaren urteurrena da; 10 urte bete ditu jardunean. 2009an sortu zenetik, mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten bizilagun horiei modu zuzenean laguntzen dien udal-ekimen horren onura jaso dute 1600 emakumek eta 350 gizonek.

“Martxoaren 8ra hurbiltzen ari gara, eta ditugun datuen arabera, bistakoa da adineko pertsonen, gaixoen edo mendekotasuna duten pertsonen familiaren baitako zaintzak emakumearen izena duela oraindik ere. Gure laguntza behar duen sektore feminizatua da eta kolektibo horri laguntzeko gure tresna hoberena “Zainduz” bitartez da”, azaldu du Abanto Zierbenako alkateak.

2019an, indartsu dator zerbitzua, zaintzailea erdigunean jarriko duten 7 jarduerekin.

Martxoan, Barreterapia nagusitu da Gallartako Alargun, Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartean. Zalantzarik gabe, barrea aliatu bikaina da edozein gaixotasun edo egoeren aurrean. Barre algarak terapia bikaina izan daitezke.

“Mendekotasuna duten pertsonak eta senideak zaintzen dituzten kideen ondoan egon nahi dugu eta horiek lagundu. Ekainera arteko tailerren plan bat mahai gaineratu dugu, horientzat oxigenozko baloi bat izango delakoan”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Zainduz programak prebentzio, informazio, orientazio, sentsibilizazio, boluntariotza, prestakuntza eta laguntza psikologikoko jarduerak jasotzen ditu. Bere helburua mendekotasuna duen pertsonaren, bere zaintzailearen eta familia-inguruaren kalitatea hobetzea da.

Tailerrak Zainduz programaren funtsezko zatia dira; martxoaren 6an, 13an eta 20an, eta apirilaren 3an, erlaxazio ikastaroaren txanda izango da, arratsaldeko lau eta erdietatik seietara arte, Sanfuentesko Alargun, Pentsiodun Eta Erretiratuen Elkartearen lokalean. Oso garrantzitsua da erlaxatzen ikastea sekulako estres psikologikoko egoerak bizi direnean, ehuneko ehunean zure beharra duen pertsona baten zaintza-egoeran, esaterako.

Apirila eta maiatzean auto-zaintzari buruzko hitzaldi bat emango du psikologo batek. Otsailetik ekainera arte, hitzordu ezberdinak egongo dira banakako eta taldeko laguntza psikologikoaren inguruko tailerrak gauzatzeko.

“Zaintzaile askok bere burua zaintzeari uzten diote beste pertsona bat zaintzeko, eta gaixotzera ere heltzen dira. Beste pertsona bat zaindu ahal izateko, norberak ondo egon behar duela ikasi behar dute eta beren bizitzak ez direla bidean ahaztu behar”, adierazi du Etxebarriak.

Oinarrizkoa da laguntza psikologikoa, zaintzaileen desgaste fisiko eta mentalak ondorioak izan baititzake beren osasunean, estresa, antsietatea edo depresioa eraginez; horregatik, haiei zuzendutako lasaitzeko guneak sortu dira. Ekainaren 19an, Sanfuentesen topaketa sozial bat egingo da, “lagun arteko kafe” moduko bat.

Zainduz Familiaren baitako Mendekotasun egoerei Arreta ematen dien Foru programa bat da. Mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Senide Zaintzaileentzat laguntza ematen duen udal zerbitzu bat da. Benetan lagungarri den programa bat da, ongizatea eta bizi kalitatea ematen dituena. Martxan jarri zenetik 2018ra arte, programa honi bideratutako aurrekontua 102.550 eurokoa izan da. Programari 2019. urterako bideratutako aurrekontua 19.000 eurokoa da.

“Pertsonak daude gure politikaren erdigunean, eta horregatik jarraitu dugu gure programaren aldeko apustuan. Familian beharra duten kideak, mendekotasuna dutenak, zaintzen jarduten duten bizilagun asko ditugu. Egunerokotasunean lagundu behar diegu, horiei entzuten eta babesa ematen, eta hori da zerbitzu honekin lortzen duguna. Ekimen hau mila bizilagunek baino gehiagok erabili izana da gure bermea, eta dagoeneko 10 urte bete direla laguntzen duten pertsonei laguntzen; “zainduz” familia hazten doa”, azaldu du Etxebarriak.