Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udaltzaingoaren egoitzak eraldaketa garrantzitsua jasango du; horrela, itxura atseginagoa izango dute urtearen amaieratik aurrera. Instalazioak hobetzeko eta herritarrei hurbilagoko tratua eskaintzeko helburuarekin, Udalak hurrengo hilaren hasieran abiarazi nahi ditu eraberritze-obrak, polizia-azpiegitura hurrengo urtean prest izateko.

“Erreforma integrala izango da, zerbitzuaren eta herritarren kalitatea hobetuko duena, hurbilagokoa izango baita”, nabarmendu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

“Udaletxe eroso eta erabilgarri baten alde egiten dugu lan, herritarren aginduetara egongo dena. Horregatik hobetu nahi ditugu Udaltzaingoa bezalako zerbitzu garrantzitsuen instalazioak”, azaldu du Etxebarriak.

Instalazio berriak handiagoak eta argitsuagoak izango dira, 200 metro karratu izango baitituzte. Aldaketa nabarmenen artean, publikoaren harrerarako gunea zabalduko dute, baita bikoiztu ere. Gaur egun 15 metroko azalera du, eta arreta espezifikorako areto bat ere ipiniko dute. Bulego-gune hobetu bat, breafing-espazio bat (koordinazio operatiboko eta buruzagitza eta agenteen arteko informaziorako aretoa) eta atestatu-areto bat izango ditu. Horrez gain, kanpoaldean bideodun atezain bat egongo da, baita presentzia bidezko detektagailuen bidezko argiteria eta efizientzia energetiko handieneko sakagailuak ere. Elementu horiei esker, polizia-instalazioak eguneratu eta zerbitzua hobetu ahal izango da.

“Horri esker, komisaria ordenatuagoa izango da, eta, kudeaketa, berriz, errazagoa”, azpimarratu du Jon Cuestak, Udaltzaingoa, Obrak eta Zerbitzuak saileko zinegotziak.

Aldagelak ere nabarmen hobetuko dituzte. Azken urteetan langile-kopuruak gora egin duenez, eta, bereziki, emakumeek, Udalak gizonezkoen eta emakumezkoen ekipamenduak zabaldu eta dutxa nahiz takila berriak ipiniko ditu. Halaber, altzairuak eraberrituko dituzte, 18.000 euroko aurrekontuarekin.

Udala herritarren segurtasuna hobetzeko ari da lanean: bideo bidezko zainketa ipini du udalerriko leku ezberdinetan, Udaltzaingoaren instalazio berrietatik kontrolatuko dutena.

Udalaren aurreikuspenen arabera, lanek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta kostua 183.000 eurokoa izango da.  Obrak burutu bitartean, Udaltzaingoaren instalazioak hirugarren solairura eramango dituzte, eta herritarrentzako arreta-espazioa gaituko da Hazan eta bilera-aretoan.

Plantilla

Gaur egun, 15 agente daude plantillan, horien artean bi emakume.

“Hurrengo promozioetan kopuru horrek gora egitea gustatuko litzaiguke, eskaintzen dugun zerbitzuari balio erantsia emateko”, nabarmendu du Etxebarriak.

Era berean, azkenaldian hiru agente berri kontratatu ditugu, azken LEP bateratutik datozenak. Gainera, beste bi agente batuko dira indarreko prozesu bateratu berriaren urtean.

“Helburua gure udaletxeko enplegu publikoari egonkortasuna ematea da, bitarteko izaera murriztuz”, azaldu du Etxebarriak.