Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak hasiera eman dio eskolako itzulerari, udalerriko ikastetxeak prest daudelarik eta haurrek ikasgelak beteko dituztelakoan, erronkaz betetako ikasturte berri batean.

“Urtero udaran egiten dugun moduan, Udalak hainbat obra burutu ditu udalerriko ikastetxeetan, ikasleen egunerokotasuna ez oztopatzeko. Oraingo honetan, Buenos Aires Eskolan eta Gallartako Etorkizuna Ikastolan egin ditugu obrak. Negua badator, eta patioetako estalkiak prest jarri nahi izan ditugu, gure haurrek erosotasunez eta segurtasunez goza dezaten jolasaldietan, eguraldiaren menpe egon gabe. Inbertsio handia egin dugu, guztira 100.000 eurotik gorakoa, zentro horietan eraginkortasunez esku hartu ahal izateko”, azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Buenos Aires eskolan, estaldura bat ipini dute goiko patioaren estalkian, ur-iragazpenak ekiditeko. Lanek 15 eguneko iraupena izan dute, eta 18.000 eurotik gorako kostua ekarri dute.

Gallartako Etorkizuna Ikastolan, frontoiko estalkia luzatu dute, eta, aldi berean, itxitura bertikal berri bat ipini dute frontisaren gainean eta egungo estalkien artean. Gainera, Teilatu-hodiak ordezkatu dituzte. Horren helburua ere ur-iragazpenak ekiditea izan da.

Jarduketa garatzerakoan, patioko zutabeekin lotutako egitura-arazo bat antzeman da, teilatu-hodietako eta zorrotenetako iragazpenak direla eta. Ondorioz, zutabeen abioak herdoildu egin dira. Beraz, zutabeak saneatu eta indartu egin dira, eta kaltetutako zorrotenak ordezkatu dituzte. Horrela, estalkiaren egonkortasuna bermatu dute. 10.000 euroko gainkostua egon da lanetan.

“Jarduketa honen aurrekontua 43.000 eurotik gorakoa da, eta, lanen konplikazioak direla eta, obraren azken errematea urrian izango da. Patioa modu bertikalean ere estalita geldituko da, eta airearen eta euriaren aurka babestuta egongo den espazioa bat ahalbidetuko da. Haurrek gogo handiz gozatu ahal izango dute aisialdi-eremu horretaz”, adierazi du Jon Cuestak, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Gallartako Etorkizuna Ikastolan, halaber, udarako oporrak baliatu dituzte gimnasioko zoladura eraberritzeko. Horrela, ikasturte honetan eta hurrengoetan instalazio horietan kirola egingo duten ikasleen segurtasuna bermatuko da; izan ere, tarima kaltetua zegoen urteen igarotzearen ondorioz, eta kalte horiek konponduz erabiltzaileenganako arriskuak ekidingo dira. PVC materialez osatutako lurzorua ipini da, egokiagoa dena hezetasun-baldintzei begira. Gainera, kanpoko zureria PVC motorizatuko batengatik ordezkatu da. Horrela, aire-iragazpenek eragindako bero-galerak murriztuko dira, eta barne-erosotasuna eta kontsumoa hobetu dira.

Horrez gain, kirol-espazioko ebakuazio-irteerak hobetu dira, pasabidea zabaldu baitute. Horretarako, atea orri bikoitzeko batengatik ordezkatu dute. Halaber, kanpoko arrapalaren hasierako zatia handitu dute, hala behar izanez gero espazio handiagoa izateko, erabilera-segurtasuna bermatuz jende-kopuru handia dagoenean. Jarduketak 32.000 eurotik gorako kostua izan du.

“Gure ikasleen hezkuntzan eta ongizatean inbertitzen dugu. Gure betebeharra du gure ikastetxeak zaintzea; hori dela eta, urtero burutzen ditugu jarduketak bertan”, adierazi du Abanto Zierbenako alkateak.