Albisteak

 

Abanto Zierbenako eta Muskizko Udalek, azken hilabeteetan N-634an, bi udalerrietatik pasatzean, zama handiko trafikoak izan duen igoerarekin larrituta, batzea erabaki dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren Errepideen Sailari ahalik eta azkarren jarduteko eta hiriguneetan tona-kopuru handiko zama handiko ibilgailuen igarotzea jaisteko neurriak hartzeko eskatzeko.

“Badira hilabeteak 634- Errepide Nazionalaren, Muskizko udalerritik eta Abanto Zierbenako Las Carrerasetik pasatzen den zatiaren, eskumena duten administrazioekin harremanetan gaudela, egunero N-634 bideak zenbaterainoko trafiko dentsitatea duen eta horrek herritarrengan zein inguruan eragiten kaltea helarazteko. Kezkatuta gaude eta, horregatik, elkarlanean, aste honetan bertan gutun bat bidali diogu Bizkaiko Foru Aldundiko Errepideen Sailari, neurriak hartzeko eskatuz, ahalik eta azkarren zama handiko eta tona-kopuru altuko ibilgailuen trafikoa jaisteko. Irtenbideak nahi ditugu epe motzean, ertainean eta luzean; erantzun bat nahi dugu”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.