Albisteak

 

Igande honetan, urriaren 13an, Abanto Zierbenako Mendi Ibilaldiaren hamargarren urteurrena iritsiko da 2019ko edizioaren eskutik. Duela 10 urtetik da Meatzaldeako mendi-hitzordu nagusia. Kirol-erronka horretan, parte-hartzaileek Somorrostro haranaren eta Galdames kontzejuaren gaineko Triano eta Grumeran mendiak zeharkatu beharko dituzte. Euskadi osotik etorriko diren 400 mendizaleek bi ibilbide izango dituzte aukeran, bakoitzaren gaitasunaren arabera: luzea, 29 kilometrokoa, eta laburra, 21 kilometrokoa.

“Abanto Zierbenako Mendi Ibilaldia erreferente bilakatu da Bizkaian, eta gainera, 10 kilometroko familia-martxari esker, kirol-esperientzia hau iraganaren, paisaiaren, kirolaren eta familiarteko planen arteko sintoniaren adibide bilakatu da.  Hitzordua ez galtzea baino, bertaratzea da helburua”, azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Parte-hartzaileak historian zehar gehien ustiatu diren meatzaritza-eremuetan ibiliko dira, baita antzina-antzinatik abeltzaintza estentsiborako erabili diren mendiko larreetan ere. Bista paregabeak izango dituzte hainbat gailurretatik: Pico Ventana (527 m), udalerriko mendiko altuena; La Rasa (611 m); El Cuadro (713 m); Pico Mayor (747 m); Ganeran (822 m), punturik altuena; San Juan (669 m); eta Peña Pastores (673 m). Zalantzarik gabe, udalerriko gailurretan daude bistarik onenak.

“Gure balkoi naturalak mendizaleei irekiko dizkiegu, ibilaldi on batez eta are bista hobeez goza dezaten, gure iragan meatzaria agerian geratzen den bitartean”, azpimarratu du Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak eta Gallarreta Mendi Taldeak elkarrekin antolatu dute Mendi Ibilaldia, eta Petronorrek eta DEIAk babesten dute.

Ekitaldiaren aurkezpenean Jose Antonio Zudaire, Petronorreko Pertsonen eta Antolakuntza zuzendaria, Kike Hermosilla, DEIAko zuzendari komertziala eta Goio Vicente, Gallarreta Mendizale Taldeko presidentea egon dira Eduardo Mena Kirol zinegotziarekin batera.

“Mendi-martxa hau sasoi betean heldu da bere hamargarren urtebetetzera. Espero dugu Euskal Herri osotik etorritako parte-hartzaileek zapatilak jantzi eta ibilbide interesgarri eta eder hau egitea, baita gero eta familia gehiago ikustea ere, gure mendietan barna doan ibilbide honetan parte hartzen eta gozatzen” azaldu dute ibilaldiaren erakunde sustatzaileek.

Abanto Zierbenako ibilaldiaren erakargarri nagusiak zentzu parte-hartzailea eta anaitasun mendizalea dira, eta erreferente kultural bilakatzen ari da.

Parte-hartzaileen gaitasunetara ezberdinetara egokitzeko, Mendi Ibilaldiaren hamargarren edizio honek bi ibilbide alternatibo eskaintzen ditu.  Alde batetik, ibilbide luze bat zehaztu da, 29 kilometrokoa –esperientzia gehien dutenei bideratua– eta, bestetik, ibilbide errazago bat, 21 kilometrokoa, bertaratuko den gehienentzat egokia.

“Jarduera oso osasuntsua da, gure ingurua erakusten diguna, zeinak askotan erreparatzen ez diogun arren, edertasun paregabea ostentzen duen. Martxa honek gure herriko onena erakutsi nahi digu pausoz pauso; beraz, markatu gorriz igandea egutegian, Mendi Ibilaldia baitaukazu Abanto Zierbenan.  Ez da lehiaketa bat, baizik eta ibilaldi bat gure mendietan eta historian barna”, adierazi du Etxebarriak.

Izena ematen duten mendizaleek anoa likido eta solido bana jasoko dute ibilbidean zehar. Horrez gain, proba bukatu ondoren Gallartako Txikito pilotalekuko dutxak erabili ahal izango dituzte. Igandean goizeko 08:00etan hasiko da mendi-abentura, Gallartako Eusko Gudariak plazatik, eta udalerri meatzariko gune berde eta altuenetatik igaroko da, non egun, oraindik, meatze esplotazioaren oihartzuna entzuten den.