Albisteak

 

Abanto Zierbenako ikastetxeak sasoian jarriko dira 2019an, berritzeen eta hobekuntzen bidez. Etorkizuna Ikastola izango da gehien aldatuko den ikastetxeetako bat. Alde bateik, teilatua berrituko da, azalera handituz; hala, dauden bi teilatuak estaliko dira, haizea dabilen egunetan ura sartzea saihesteko.

“Oso garrantzitsua da gure txikiak eguraldi txarretik babestea, jolas-orduez eta ekitaldiez ahalik eta hoberen gozatu ahal izatea; horregatik, jarduketa honen bidez aurreko aldea itxiko da, argi naturalari pasatzen uzten dion baina haize eta euri bolada gogorrentzat karel moduan jardungo duen material batekin. Hobekuntza hau egiteko, 43.000 euro inbertituko ditugu”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Etorkizuna Ikastolan, horrez gain, gimnasioko zoladura hobetzeko lanak egingo dira, urteen poderioz gastatuta dagoen tronaduraren kanpoko aldea hobetzeko; gainera, egungo tronaduraren zati bat pv-zko zoru laminatuarekin ordezkatuko da. 10.900 euroko inbertsioa egingo da.

Gainera, gimnasioko leihoak berrituko dira, azpiegituraren isolamendu termikoa eta akustikoa hobetzeko, eta energia-kontsumoa murrizteko. Halaber, gimnasioko irteera-sistema egokituko da, pasabidea eta kanpoko arrapala zabalduz, eta egungo atea orri bikoitzeko batekin ordezkatuko da. Gimnasioa berritzea 27.000 euro kostatuko zaie Udalaren diru-kutxei.

Buenos Aires ikastetxean, kanpoko jolastokiko estalkiaren iragazgaiztasuna hobetuko da, ura iragaztearen ondoriozko arazoak desagerrarazteko, dagoenaren gainean metalezko aurre-lakatutako txapa bat ezarriz. 18.500 euro kostatuko da.

Haurrentzako parke berria Ikastolan, aurrekontu parte-hartzaileei esker

Abanto Zierbenako herritarrek, aurrekontu parte-hartzaileen bidez, erabaki zuten errealitate bihurtzea nahi duten esku-hartzeetako bat Etorkizuna Ikastolako haurren parkea sortzea izatea.

Obretan, haurren parkeko ekipamendua eta zoladura modernizatuko dira; hainbat koloretako eta 73 metro karratuko zoladura jarraituko gunea hobetuko da, eta haurrentzako jolas konbinatu bat jarriko da, hodi-txirrista batekin, eskailerarekin eta eskaladarekin. Horrez gain, kulunka-jolas bikoitz bat eta etxola-jolas bat jarriko dira.

"18.000 euro inbertituko dugu haurrentzako jolas-gune berri hau sortzen, gure txikiek goza dezaten. Gure aurrekontuak eta inbertsioak bizilagunekin batera egiten ditugu, eta hau herritarrekin eskuz esku lan egiten dugun beste erakusgarri bat da, esan eta egin", esan du, harro, Etxebarriak.

“Gure ikasleek beren neurriko ikastetxeak behar dituzte; beraz, 2019an, 105.000 euro inbertituko dugu. Gure hezkuntza sareak sasoian egon behar du, gure seme-alabei hezkuntza-estaldura onena emateko, eta, horretarako, instalazio onak eduki behar ditugu”, ziurtatu zuen Etxebarriak.