Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, 11 trebakuntza-saio eskaintzen ditu, langabeziak gehien erasan dituen kolektiboentzat: 45 urtetik gorakoak, luzerako langabeak eta bazterkeria-arriskuan daudenak, besteak beste. Kasu honetan, emakume langabeei jarriko die arreta. Lan Berri foru-ekimenaren barruko ikastaroek aukera emango dute Abanto Zierbenako 132 langabe trebatzeko eta egungo lan-merkatuan sartzea errazteko.

Hamaika ikastaro emango dira, eta horien arteko lehena gizarte-erakundeetan dauden menpeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria, bereziki udalerriko emakume langabeentzat. Programak lehentasuna emango die bereziki langabe dauden emakumeei, emakumeen langabezia-tasa gizonena baino ehuneko 3,7 handiagoa baita. Ikastaro honek parte-hartzaileen % 15 kontratatzeko konpromisoa du.

Helburua da emakume horiek gai izatea beren enplegua bilatzeko plana diseinatu eta martxan jartzeko, modu aktibo, planifikatu, aztertu eta ebaluatuan, eta, gainera, profesionaltasun-ziurtagiri bat euskaratuko dute, adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan edo etxeko laguntza-zerbitzuetako lanpostu bat lortu ahal izateko.

“Ekimen honek, Abanto Zierbenan, 90.340,00 €-ko foru diru-laguntza dauka, eta horri Udalaren 18.637,83 € gehitu behar zaio; guztira, 108.977,83 €. Aldundiak langabe dauden abantarrekin duen konpromisoa eskertu nahi dugu, ezin hobeto egokitzen baita Udalean enplegua sustatzeko egiten ari garen ekimenetara. Parte-hartzaileen % 50 baino gehiagok, batez ere emakumeak, lan-kontratu egonkor bat lortu zuten, gaur arte iraun diena, ikastaro horietan trebatu ondoren; beraz, ongi etorri Lan Berrira”, adierazi du Maite Etxeberria Abanto Zierbenako alkateak.

Lan Berri programa Aldundiak langabeziaren kontra eta bizkaitarren alde egiten duen apustu argia da. Ezkerraldea da, egun, langabeziak gehien erasan duen eskualdeetako bat.  Trebakuntza, birziklapena, giltzarri da lan-merkatu aztoratuari aurre egiteko.

11 ikastaro berri jarriko dira martxan udalerriko langabeziari aurre egiteko. Zehazki, iraupen laburreko 10 trebakuntza-ekintza jarriko dira martxan, 20 eta 45 ordu artekoak, zeharkako gaitasunak edo trebetasun soziopertsonalak direlakoen inguruan. Honela defini daitezke: gaitasun, trebetasun eta jarrera zabalak, konplexuak diren lan-egoerei erantzuteko beharrezkoak.

Gainera, gaitasun teknikoen inguruko trebakuntza-ekintza batzuk ere aukeratu dira, inguruko enpresetan antzeman diren behar oso jakinei erantzuten dietenak. Ikasturte bakoitzak 12 toki ditu, eta, beraz, zeharkako gaitasunen eta gaitasun teknikoen inguruko prestakuntza 120 pertsonari emango zaie, honako kolektibo hauetakoak: 45 urtetik gorako langabeak, luzaroko langagabeak, ezgaitasunen bat dutenak edo bazterkeria-arriskuan daudenak.

Lan Berri programaren hirugarren deialdia da, eta aurreko bi edizioei esker, non 19 ikastaro egin baitziren, guztira 1510 trebakuntza-ordu eman eta 250 parte-hartzaile aritu, guztira % 50eko laneratzea ekarri dute.

“Kalitateko lana nahi dugu, eta egonkorra, eta, horretarako, gure langileek prestatuta egon behar dute. 2019an, enplegagarritasun osoaren alde borrokatuko gara trebakuntzaren bidez”, esan du, bukatzeko, Etxebarriak.

Urte osoan egingo dira ikastaroak, urtarriletik irailera: UNE orgatxoaren maneiua, pneumatika eta hidraulikarako sarrera, zaintza aringarriak, gruen maneiua, kolektiboei laguntza emateko zerbitzuak, IT txartela prestatzea…. Ikastaro oso interesgarriak, baina, batez ere, praktikoak, herritar langabeak lehenbailehen laneratu daitezen berriz.