Albisteak

 

Abanto Zierbenak bi gaztegune ditu udalerrian; bi topaleku Gallartako eta Las Carreraseko nerabe eta gazteentzat. Bi gazte-guneek kudeaketa berria izango dute urte honetatik aurrera, Udalak kontratu bat sinatu baitu zerbitzua hobetzeko.

“Gaztegunea erreferentziazko gune bat da, gure gazteak jolas daitezen, gozatu dezaten, komunikatu daitezen eta hitz egin dezaten. Urte honetarako, kontratu berri bat sinatu dugu, zerbitzua optimizatzeko. Esleitutako kontratuaren zenbatekoa 119.350 euro da, urtebeterako eta enpresa esleipendunarentzat”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxeberriak.

Kontratua % 23 handitu da aurreko lizitazioaren aldean; bereziki, Las Carreraseko gaztegunea iaz jarri zelako martxan.

Gallartako Gaztegunea duela 9 urtetik dago martxan, eta, iaz, 4.000 gaztek baino gehiagok gozatu zuten zerbitzuaz, zeinetan ia ehun jarduera antolatu baitziren. Las Carreraseko gaztegune ekipatua 2018an estreinatu zen.

Gazteguneen zerbitzuak ordutegi hauek ditu: Gallartan, astelehenetik igandera, 17:00etatik 21:00etara, eta Las Carrerasen, ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:30era eta igandeetan 16:30etik 20:30era.

“Gazteguneek ondo funtzionatzea oso garrantzitsua da; izan ere, euskaraz jarduteko motibazioa eta haren jolas-erabilera sustatzen da bertan eta gazteei kultura-arteko ikasketa-prozesuan laguntzen zaie; gazteen alde egiten den toki bat da. Orain arte, animazio soziokulturaleko langile batek (lanaldi osoan), Gaztegunearen koordinazioko eta plangintza teknikoko lanak egiteko, eta lau begiralek egiten dute lan, denak herriko gazteak. Uste dugu kontratu berri honekin bai gazteguneak eta bai gure gazteak indartuko ditugula”, azaldu du Etxebarriak.

 Gazteguneko Ikasteko teknikak ikastaroa (DBH 1, 2, 3 eta 4) (PDF 136KB)