Albisteak

 

Kotarro auzoak San Miguel festak ospatuko ditu, eta, Gallarta osoan zabaltzeko, ostiralean festen hasiera txaranga eta buruhandiekin izango da; Marciano iturritik irtengo da kalejira, auzora heldu arte. Zazpietan, Gallartako Kuadrillak pregoia irakurriko du, eta Oilargorriri jaietako enblema aurkeztuko dio. Ondoren, puzgarriak, txorizoa parrilan eta musika eta kontzertu asko egongo dira txosnetan, ordu txikiak arte.

Larunbatean, irailaren 28an, goizean, puzgarriak egongo dira etxeko txikientzako, baita merkatua eta magia asko ere. Eguerdian, bazkari herrikoia egongo da, eta, bazkalostean, Asier Esteban “Salfu” mus txapelketa egingo da. Koldo Fernandezek egingo duen bakarrizketak ikaragarrizko barreak eragingo dizkigu, eta ondoren, musikaz beteko da auzoa, “Deiedra Rebel Folk” eta “Garilak 26” taldeen kontzertuekin.

Geroago, su artifizialak egongo dira, eta txosnek, beti bezala, ez dute goizaldera arte itxiko.

Igandean, irailaren 29an, haur zein helduentzako lasterketa egongo da, baita xake-lehiaketa eta musika-tresnak egiteko tailer bat ere. Egindako musika tresnekin, haurrek Oilargorrirekin agur-jaitsieran parte hartu ahal izango dute.
Motozaleek nahitaezko hitzordua izango dute eguerdian, Scooter eta Motor Klasikoen erakusketa egongo baita.

Gainera, tortilla-txapelketa egongo da, baita tiragomen erakustaldia ere. Arratsaldeko zazpietan, Oilargorri, festen erregea, jaisten hasiko da. Buenos Aires eskolan hasiko da, eta Abanto Musika Eskolak parte hartuko du ere. Zazpi eta erdietan, horrenbeste maite den Kotarroko ikonoa erreko da, eta alai amaitzeko, sardina-jana egingo da.

“Kotarro Oilargorri Elkarte Kulturalak egindako lana eskertzen dugu, urtero festa-programa osoa prestatzen duelako, eta auzokoen artean giro ezin hobea sortzen duelako. Adi, aurten Oilargorriren jaitsierara gorriz joan behar garelako. Kotarroko bizilagun guztiei jai zoriontsuak opa dizkizuegu” adierazi du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

Putxera lehiaketa Las Carrerasen

Larunbatean, irailaren 28an, Las Carrerasen seigarren putxera lehiaketa egingo da. Goizean, Haritzalde plazan mahaiak eta aulkiak banatuko dira, eta dantzak eta trikitixa egongo dira egonaldia alaitzeko.

Eguerdian, une garrantzitsuena iritsiko da. Epaile zorrotzek putxerak dastatuko dituzte. Honako hauek dira putxeren nahitaezko osagaiak: babarrun gorria, txorizoa, urdaia eta odolkia. Putxerak hartarako prestatutako esparruan prestatu beharko dira, Haritzalde plazan, Trinitate plazan eta Anguloko eremuan. Arratsaldean, jokoak eta igel-lehiaketa egongo dira, eta babarrun-jana jaisteko, eguna amaitzean, DJ Alexen kontzertua egongo da Trinitate plazan.

On egin!

 Kartela (PDF 2,09MB)