Albisteak

 

2019rako Udal Aurrekontuek “gizarte-izaera” argia dute, eta bertan enplegua eta Abanto Zierbenako garapen sozioekonomikoa sustatzen dira. Meatzaldeako udalak ia 500.000 euro bideratu ditu enplegu-ekintzetara.

Xedea lan-merkatua dinamizatzera, enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea sustatzera, udalerriko egonkortasun ekonomikoaren alde lan egitera eta enplegua sortzeko beharrezko baliabideak ezartzera bideratutako ekintzak artikulatzea da, bereziki gizarte-kolektiborik kalteberenak eta enplegutik urrunen daudenak lan-merkatuan integratzeko, besteak beste, desgaitasunak dituzten pertsonak, 45 urtetik gorakoak eta luzaroko langabeak.

“Gobernu-talde honek azken urteotan garatu duen politika sozioekonomikoaren oinarriak sendotu nahi ditugu. Horretarako, hamar bat neurri ari dira martxan jartzen. Gainera, Abanto Zierbenak enplegu eta garapen sozioekonomikora bideratu duen aurrekontuak kalitatezko lanpostuak lurraldearen garapen orekatuaren bitartez sortzeko xedea mantentzen du, jarduera ekonomikoa babestuz eta berrikuntzari emandako babesa handituz. Horrez gain, aipagarria da aurrekontuak duen garrantzi ekonomikoa, kontrataziorako laguntzei, enplegu-programei eta enpresa berriak sortzeko laguntzei emandako babesaz gain”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Udaletik zuzenean egiten da lan udalerrian ezarritako enpresen lan-bitartekaritzan. Horrez gain, informazio-tailerrak eta enplegua bilatzeko tailerrak ere egiten dira, baina, zalantzarik gabe, programarik garrantzitsuenetako bat Abanto Lan da. Iaz, hogeita hamar bat lanpostu zuzen eman zituen.

“Langabezia-tasak murrizten jarraitzen du: orain % 14,2an dago eta duela urtebete % 15,2an zegoen. 705 langabe ditugu aurten, eta iaz 1018. Duela ia 10 urteko mailetara itzuli gara, baina enplegua sortzen jarraitu behar dugu, eta halaxe egiten ari gara, prestakuntzaren, enpresen lan-bitartekaritzaren eta kontrataziorako eta ekintzailetzarako laguntzen bitartez”, esan du Etxebarriak. Prestakuntza funtsezko faktore bat da lurraldeko enpresa-ehunaren lehiakortasuna sustatzeko, eta, maila indibidualean, baita pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko ere. Udalerriko gizarte politiken funtsezko osagai bat da.

Ekintzailetza babestea oso garrantzitsua da; izan ere, maila guztietako sorkuntza eta ekintzailetza-espiritua indartuko dituen kultura berritzaile bat sustatzen lagunduko duten egitasmoak garatzearen aldeko apustua egiten da, batez ere gazteen artean. Horregatik, datozen hilabeteetan 18.000 euroko kostua izango duten hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, ideia-banku lehiaketa, ekintzailetza-hitzaldiak eta beste asko.

“Tokiko enpresa-sarearen egokitze-gaitasuna sustatu behar dugu. Ardatz horren xede nagusia da udalerriko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzea, bere iraunkortasuna bermatze aldera. Horretarako, erlazionatutako dibertsifikazioa deritzonean jarri behar da arreta, baita enpresa berriak sortzean eta erakartzean ere”, adierazi du Etxebarriak.

Bestalde, enplegu-arloan oso garrantzitsuak dira berrikuntza eta garapen teknologikoa. Enpresek aldaketetara etengabe egokitzeko gaitasuna izan behar dute merkatu globalean bizirauteko. Ezinbestekoa da mezua zabaltzea eta enpresa-ehuna maila guztietako berrikuntzaren alde indartsu apustu egiteko beharraz sentsibilizatzea, bereziki azpimarratuz prozesuen eta antolaketa-ereduen berrikuntza. 9.000 € bideratu dira enpresak laguntzera.
“Gure enpresak ez dira atzean geratu behar, eboluzionatu eta garai berrietara egokitu behar dira. Tokiko merkataritzari ematen diogun laguntza sendoa da. Tokiko saltoki txikiak gure udalerrian mantentzen laguntzeko egiten dugu lan, bezeroak udalerri honetara eta inguruko beste batzuetara erakartzeko, lankidetza-espazio berriak sortuz, beren beharretara egokitutako prestakuntza eskainiz eta merkataritza-dinamizaziorako antolatzen dituzten ekintzak babestuz. Jarduketa-ildo horren aurrekontua 57.700,00 €-koa da”, iragarri du Etxebarriak.

Meatzaldeako udala talka-plan berri bat lantzen ari da, egungo beharrizanak premiaz artatzeko. Hori bai, plan hori 2018ko urrian egin ziren gizarte-politikekin koordinatu behar da. Gainera, hasi berri den urte honetarako Suspertze Sozioekonomikoko Erakundeen arteko Plan Estrategiko bat aktibatu da.

“Udalak inbertsioak egiten jarraitzen du tokiko enplegua sortzeko, udalerriko langabeen kolektiboa babestu eta laguntzeko. Langabezia-tasak murrizten jarraitzen du: orain % 14,2an dago eta duela urtebete % 15,2an zegoen. 705 langabe ditugu aurten, eta iaz 1018. Duela ia 10 urteko mailetara itzuli gara, baina enplegua sortzen jarraitu behar dugu, eta halaxe egiten ari gara, prestakuntzaren, enpresen lan-bitartekaritzaren eta kontrataziorako eta ekintzailetzarako laguntzen bitartez”, esan du Etxebarriak.

  • Enplegu- eta prestakuntza-zerbitzua 66.000 (agentziaren zerbitzuak)
  • Autoenplegua Sustatzeko Programa BFA 5.000
  • Sustapen ekonomikorako programak 6.000
  • Enplegu-programak 146.296,91 €
  • Lan Berri Programa 78.290
  • Gazteentzako enplegu-programa 30.000
  • Merkataritza babesteko programak 47.200
  • Kontrataziorako laguntzak 55.000
  • Ekintzaileentzako/Enpresak eratzeko laguntzak: 12.000