Albisteak

 

 Zuhaitz Egunak bere esentzia utziko du Abanto Zierbenan, parte hartuko duten haurren etxeetan amaituko duten 150 landare aromatiko baino gehiago banatuz eta zainduz. Beti bezala, Abanto Zierbenako Udalak Zuhaitz Eguna ezberdina, familiarra eta oso hezigarria izateko egiten du lan. Gallartan dagoen Meatzaritzaren Museoaren ingurua izango da programatutako jardueren erdigunea.

Goizeko hamar eta erdietatik aurrera, Meatzarien Museoan Zuhaitz Egunean parte hartu nahi duten herritarrei ongietorria egingo zaie.

Egun berezi hau hasteko, bertaratutako ikusleei “Zuhaitzez Zuhaitz” deituriko kontakizun animatu bat eskainiko zaie, Alberto Bargos-en eskutik, eta, harekin, txikienek naturaren sekretu liluragarrienak ezagutuko dituzte. Hortik gutxira, taldeetan eta 150 pertsonako edukierarekin, Gueñesko Lorategi Japoniarraren arduradunek emandako hitzaldi batekin parte-hartzaileei landare aromatikoen zaintza eta gakoak azalduko dizkie, baita kanpoan landatzeko formula ezin hobea ere.
 
“Abantoko familia guztiei parte-hartzeko deia egiten diegu. Zuhaitzaren egun honek lurrin on bat utziko du, esentzia on bat, familian eta ekologian oinarritua.  Erromeroa, mendafina, salbia, menda-belarra eta halako landareekin lan egingo dugu, haurtzarora eramaten gaituzten usainak”, azaldu du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

Zuhaitz Egunari amaiera bikaina emango diona txokolate-jana dastatu eta gaztainondo bat landatzea izango da, espezie aromatikoak landatzeko haurrentzako tailerra emango da, zuhaitzaren egun honetako protagonistak. Parte-hartzaile bakoitzak etxera lagin bat eraman dezake oroigarri gisa.
 
Joan den urtean Abanto Zierbenako ikasleek baratzak jarri zituzten martxan, 2016ean, ikasleak izan ziren baita ere eskoletan 50 fruta-arbola baina gehiago landatu zituztenak Zuhaitz Eguna ospatzeko. 2018an zuhaitzak, perretxikoak eta familiak izan ziren protagonistak, orain gure sudurra jokoan sartzeko eta gure udalerrian berde usaina.
 
Meatzarien Museoaren babesa eta lana eskertzen dugu, jardueretan doan bisita daitekeelako eta Gure Mendi Zaharrak Mendi eta Ingurumen Elkartea.

Joan den urteko arrakastaren ostean Zuhaitz Eguna familia formatu honetan, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin jarduera honetan, aurten edukiera mugatzea erabaki dugu, jardueraren garapena hobetuz, eta familiak gustura egon daitezen eta haurrek jarduera eta tailer guztiak arazorik gabe egiteko aukera izan dezaten. Horregatik, garaiz iristea eskatzen dugu txandaka jarduerak egingo dituzten taldeak antolatzeko eta, hala, tailerrak geldiaraztea eta batetik besterako igarotzea zailtzea saihesteko…

Abanto Zierbena ingurumenarekin konprometituta dagoen udalerria da; bi urte daramatza horrelako jarduerak sustatuz, familia-ikuspegitik. Adibidez, Zuhaitz Eguna, Familian Pedalei Eraginez… eta bi helburu ditu: 

  • Txikienak ingurumenaren zaintzaren eta ohitura osasungarrien inguruan kontzientziatzea, eta ez da bide hoberik beren gurasoekin batera egitea baino, beren erreferenteak eta ereduak baitira.
  • Aisialdi toki dibertigarriak bilatzea, familiako parte-hartzaile guztiek Abanto Zierbenako ingurune naturalaz gozatu eta ezagut dezaten une dibertigarri bat pasatuz ingurumenaren alde.