Albisteak

 

Udalak, bosgarren urtez, Abanto Musika Eskolarekin elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu du. Akordio horri esker, bizilagun guztientzako musika-proiektu garrantzitsuak abiatu ahal izango dira herrian.

Musika Eskolan bertako instrumentuak jotzen irakasten dute, hala nola, alboka, panderoa, txalaparta, trikitia eta txistua. Beste motatako instrumentuak gogoko dituen jendeak ere badu bere lekua, piano, gitarra, baxu elektriko, saxofoi, klarinete, tronpeta eta kantu eta koro klaseak ere ematen baitira bertan.
Musika-heziketa ez-arautuko eskaintza zabal eta anitza, hainbat maila eta modalitateetaan, lehenengo akordeetatik maila gorenetaraino.

“Abanto Musika Eskolak udalerrian egingo den ospakizun bakoitzeko soinu banda markatzea nahi dugu, 2019. urterako 34.552 euroko diru-laguntzaren bidez; aurreko urtekoa baino % 5,5 handiagoa”.

Musika Eskolak ia 250 ikasle ditu gaur egun eta askotariko instrumentuak menderatzeko prestakuntza sustatzen du.

Abanto Musika Eskolako ikasleen % 70 18 urtetik beherakoa da. 15 irakasle dira saxo, piano, gitarra elektriko, biolin, txistu, alboka, trikiti, txalaparta edo kantu eskolak emateko ardura dutenak.

Kultura musikala bultzatzen dugu eta gainera udalerriko egun garrantzitsuetan eta ospakizunetan musika-emanaldiak egiteko aukera sustatzen dugu”, azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Hauek dira irakaskuntza-maila ez-arautuak: hasierakoa edo lehen harremanekoa, 4tik 6 urte bitarteko haurrentzat; hastapen maila, 7 urtekoentzat; eta sendotze maila. Helduentzat lengoaia musikaleko, instrumentuetako, instrumentu taldeetako eta kantu eta koroko ikastaroak eskaintzen dira.

Abanto Musika Eskolak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren homologazioa du Instrumentu eta Lengoaia Musikaleko Oinarrizko Mailako Ikasketetarako.
2018an zehar, Abanto Musika Eskolak Euskal Autonomia Erkidegoko kontzertu ezberdinetan parte hartu du eta 2019ko lehen hiruhileko honetan, Alegria Dulantzin ospatuko den musika-eskolen jaialdian izango dugu entzungai. Gainera, Kantu Masterclass bat jarriko du abian Maritè Uribe Reddeman soprano txiletar-hungariarraren eta Iñaki Velasco errepertoriogilearen eskutik.

“Musikaz gozatu eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duten guztiek eskola honetan egin dezakete. Abanto Zierbenak ez du desafinatzen kultura sustatzeko orduan, horregatik babestu du berriro ere musika irakaskuntzarako zentro hau”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.