Albisteak

 

Asteburu honetan kolorez, musikaz eta mozorroz beteko da berriro Abanto Zierbena, eta oraingoan Sanfuentes auzoa izango da Inauteriz jantziko dena; horretarako, mendebalde basatira garraiatuko da. Indiar eta cowboyz gainezka egongo dira Sanfuentesko kaleak, larunbat honetan, martxoaren 9an, Inauteri tematiko honi esker.

Goizeko hamabietatik arratsaldeko ordu bietara, SANJAIBA Elkartearen lokalean egingo diren haurrentzako tailerrek emango diote hasiera egunari. Arratsaldeko sei eta erdietan egingo dute agerraldia Sheriffek, komantxe nagusiek, cowboyek, indiarrek eta saloiko neskek arratsaldeko mozorroen jaitsieraran, Santa Luziatik Pilar Abin plazara arte.

Bertaratutako ikusleek Herrizaleak taldearen txistuen soinuaz, pistolarien tiroez, indiarren kantuez eta Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak eginiko Meatzaldeko landa-eremuko Inauteriaz gozatuko dute. Azken horren ikuskizuna euskal tradiziotik sortutako eta gure iragan meatzariari lotutako pertsonaiez beteta egongo da.

Ikuskizun berezi bat da; sua eta kea izango dira protagonistak. Meatzari zaporeko inauteri bat, Bizkarbeltza, bolumen handiko kolore beltzeko eta animalia burua duen figura, edo Artauntxoa, babeslea, kaleetan barrena ibiliko dira. Baina ez daude bakarrik, bestelako pertsonaia batzuk izango dituzte lagun, hala nola, Beldarroia, Zangaluzea, sorginak barrenekin eta Hartza eta bere artzainak.

Amaitzeko, bertaratu nahi duen orori zuzendutako diskofesta handi bat antolatu da pilotalekuan; txokolatea eta tostadak ere banatuko dira.

“SANJAIBAren kolaborazioa eskertzen dugu, Sanfuentesko bizilagunak dibertitzeko lan egiten baitu beti, modurik onenean eta betiere originaltasunez; horren erakusgarri da inauteri tematiko bat antolatu izana, egun batez, Sanfuentes Mendebalde Zaharreko herri bilakatuz, indiar eta cowboyekin borrokan. Finean, Sanfuentes legerik gabeko herria izango da eta herritar guztiak animatu nahi ditugu mozorrotu eta Inauteri hauetan parte hartzera. Bandoa aukeratu besterik ez dute”, adierazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.