Albisteak

 

Borka Liaño, Muskizko alkatea, Mónica Alonso, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartearen teknikaria, Rubén Sánz, Aire Norte enpresaren ordezkaria, eta alkateek eta zinegotziek “ilusioz” aurkeztu dute meatze-trenbide zaharra Traslaviñatik (Artzentales) Pobeñara (Muskiz) zeharkatuko duen Burdinmendi Bide Berdearen bigarren taldeduatloia.

Urte berean, Enkarterrialdek eta Artzentales, Abanto- Zierbena, Galdames, Muskiz eta Sopuertako Udalek lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute Burdinmendi Bide Berdea Enkarterrialdeko aberastasunaren eta enpleguaren sortzailea izan dadin. Eta helburu hori elkarrekin lortzeko ekintzetako bat da Burdinmendi Bide Berdea Taldeduatloia.

Anbizio handiko proiektu hau aurrera eramateko xedeak askotarikoak dira:

  • Burdinmendi Bide Berdearen erabilera eta ezagutza sustatzea.
  • Jarduera fisikoa, kirola eta talde-lana sustatzea.
  • Kirol-proban parte hartzen duten enpresen eta elkarteen hedapena sustatzea.

Urtebetez etenaldia egin ondoren, duatloiaren bigarren edizioa itzuli da Burdinmendi Bide Berdera, baina izen berriarekin: Taldeduatloia. Herri-lasterketa honetan, taldeak erlojupean arituko dira azkarrenak izateko lehian. Ibilbideak 37 km ditu, eta talde bakoitzean 4 kidek parte hartuko du. www.enkarterrialde.eus

Txirrindularitza eta running-a dira Bide Berdea eszenatokitzat hartzen duen proba original honen kirol-diziplinak. Sopuertako Bezi auzoa izango da abiapuntua, eta Muskizko Pobeña auzoa, berriz, helmuga. Taldeetako 4 kideek erreleboak egingo dituzte, ibilbidea ahalik eta denborarik gutxienean osatzeko.

SEKTOREEN BANAKETA TALDEETAKO 4 ERRELEBULARIENTZAT

  • • Lehen erreleboa: Txirrindularia | 37 Km.
  • • Bigarren erreleboa: 1. korrilaria | Bezi – La Aceña | 15 Km.
  • • Hirugarren erreleboa: 2. korrikalaria | La Aceña – Gallarta | 14 Km.
  • • Laugarren erreleboa: 3. korrikalaria | Gallarta – Pobeña | 8 km.

IZENA EMATEA ETA WEBGUNEA

Izena emateko epea ekainaren 27an (osteguna) irekiko da, eta prezioa 74 €/taldea da. Uneotan, webgunea (www.taldeduatloia.eus) prestatzen ari gara; baina, datorren astetik aurrera, probaren informazio guztia egongo da eskuragarri bertan. Webguneko ataletako batek sektore bakoitzaren fitxa teknikoa izango du, eta inskripziorako gunea ere edukiko du, taldeek eta haien kideek izena eman dezaten. Ordura arte, Facebook eta Instagram sare sozialetako profiletan informazioa aurreratuko du antolakuntzak.

KORRIKALARIENTZAKO ZERBITZUAK

Taldeduatloiaren 2. edizioa kalitatezko antolakuntza-estandarrak betetzen dituen kirol-ekitaldia da. Hala, antolakuntzak honako zerbitzu hauek emango ditu:

  1. Kronometraje-sistema profesionala
  2. 6 anoa-postu lasterketan zehar, eta beste 1 helmugan
  3. Osasun-arretarako ibilgailuak
  4. Antolakuntzan laguntzeko ibilgailuak
  5. Dutxak eta bizikleta garbitzeko gunea helmugan
  6. Trofeoak irabazten duten taldeentzat
  7. Finisher dominak taldeentzat www.enkarterrialde.eus
  8. “II TALDEDUATLOIA VIA VERDE MONTES DE HIERRO” kamiseta tekniko ofiziala
  9. Boluntarioak bidegurutzeak eta puntu zailak seinaleztatzeko

Petronor, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa, Deia, Zabalgarbi, Sopuerta Abentura, Loizaga dorrea, Bizkaia Esnea, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, El Pobal Burdinola eta Saunier Duval enpresek lagundu eta babesten dute ekitaldia.