Albisteak

 

“22 urteren ondoren, podiumak aldatuko ditugu, eta seguruagoak, ez-labaingarriagoak eta modernoagoak diren batzuekin ordezkatuko ditugu. Obra konplexua da; izan ere, egungo podiumak, zaharkituak, ainguratuta dauden plataforma kendu egin behar da, eta hormigoizko kubo batzuk jarri behar dira euskarri moduan. Ia 20.000 euro inbertitu ditugu hobekuntza honetan. Horrez gain, igerilekuko ontzietako junturak betetzen jarraitzen dugu; aurten ontzi handiaren zoruaren heren bat egingo da”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Urtero bezala, udal-igerilekuak itxi egingo dira segurtasun-jarduketak eta mantentze-segurtasunekoak egiteko. Alde batetik, ontziak sakon garbituko dira, baita etxeko ur beroaren adar guztiak ere, legionellosi agerraldiei aurrea hartzeko; hori dena Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren kontrolpeko indarreko legeriaren arabera. Bestalde, junturak beteko dira ontzia handiko zoruaren zati batean, hondatuta dagoelako, eta, gainera, egungo podiumak eta beren euskarri den plataforma kenduko dira, eta hormigoizko dado batzuen bidez, 700 mm-ko altuerako podium modernoago, seguruago eta fidagarriago batzuk jarriko dira. Irailean, kirol-gunean 6 podium berri egongo dira.

Igerilekuaren kaleak bereizten dituzten kortxo-ilarak ere aldatu dira; uretan sartuta daude eguneko 24 orduetan, eta 10 urte egon dira bertan, igerilarien arteko hesia jarriz, erabiltzaileak hobeto ordenatzeko. 25 metroko 5 kortxo-ilara erosi dira 6 kaleak bereizteko; 3.000 euro baino gehiagoko kostua guztira. Sareta perimetralak ere berritu dira. 770 unitate jarri dira guztira.

“Konpromisoa daukagu igerilariekin; haur askok ikasten dute igerian gure igerilekuetan, eta baldintzarik onenetan egon behar dute. Haiengatik eta erabiltzaile guztiengatik egingo ditugu mantentze-lan hauek”, jakinarazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Aldagelak ere berriztatu dira; bi aldageletako sabaietako plakak binilozko 350 plakarekin ordezkatu dira, hobeto kontserbatzeko eta mantentzeko, baita hausteko arriskuaren aurrean segurtasun handiagoa izateko ere. Erabileragatik higatutako zerriak ere aldatu dira.

Guztira, Udalak 30.000 euro baino gehiago inbertituko ditu udal-igerilekuetako hobekuntzetan.

“Gure kirol-instalazioek maila hoberenean egon behar dute zentzu guztietan, eta horrek inbertsioa behar du, asko erabiltzen baitituzte herritarrek, eta mantentze-lanak oso garrantzitsuak dira”, nabarmendu du Etxebarriak.

Txipli Txapla Parkea

Ia 4.000 pertsonak gozatu dute udal-igerilekuez ekaineko bigarren hamabostaldian, 3.302 bazkidek eta sarrera ordaindu duten 427 pertsonak (% 60 haurren sarrerak).

“Iaz 1.900 bazkide etorri ziren igerilekuetara data hauetarako; uste dugu ohiz kanpoko igoera honek zerikusia duela berriki martxan jarritako Txipli Txapla ur-parkearekin. Etortzen diren gehienek bazkide-txartela dute”, azaldu du Etxebarriak.

2017ko aste baten (ekainaren 16tik 22ra) eta 2018ko beste baten artean (ekainaren 22tik 27ra) konparaketa eginez gero, biak antzeko eguraldiarekin, 2018ko aste horretan % 60ko igoera dago sarrera-kopuruan (186 sarrera 2017an, eta 297 2018an); gainera, bazkideek egiten duten erabilera % 17 handitu da 2018an (1.237 bazkide 2017an, eta 1.446 2018an).

Aipatzekoa da, era berean, uztaileko lehen egunetan 68 bazkide titular berri egin ditugula bigarren seihilekorako, aurreko seihileko osoan egin genituenen % 50. 68 bazkide berrien artean, % 97 erroldatuta daude; beraz, bazkide berri horien ia % 100ek erroldatuentzako tasen onurak dituzte.

Abanto Zierbenako herritar guztiei gogoraraztekoa da, era berean, erroldatutakoentzako abonamenduez gain (familientzat, norbanakoentzat eta, are, umeentzat), hauek ere badaudela:

  • 5 sarrerako bonuak, erroldatuentzat, 4 sarreraren prezioan
  • Familia ugarientzako abonamenduak
  • Banakako abonamenduak % 40ko edo gehiagoko elbarritasuna dutenentzat
  • % 50era arteko laguntzak urteko abonamenduan baliabide gutxiko pertsonentzat
  • LGS baino txikiagoak diren prestazioak dituzten erretiratu edo pentsiodunentzako abonamenduak

Txipli Txapla parkeak 15 jolas ditu aquaplanning efektuko zoru batean, 210 metro koadroko azalera duen zentimetro bat baino gutxiagoko urezko xafla baten gainean. Parkeko izarra Súper Splash kuboa da, haurren buruetan 150 litro ezustean botatzen dituena. Kanoien, azaleko zurrusten, loreen eta aterkien guneak etxeko txikienak gozarazten ditu.

“Parkea errendimendu osoz dago martxan; 200 haurrek baino gehiagok gozatu dute jada Txipli Txaplan, eta uda asko dugu oraindik aurretik”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.