Albisteak

 

Abanto Zierbenak lehen pausoak emango ditu hilabete honetatik aurrera 30 km/h-ko muga jartzeko udalerriko hainbat puntutan, hain zuzen, oinezkoen joan-etorria handia denetan. Horrez gain, biztanleen eskari kolektiboari erantzuten dio.

“Bide-segurtasuna hobetu nahi dugu, eta, horretarako, seinaleztapen berria instalatuko dugu: horizontala, galtzadan pintura bisuala jarrita eta bertikala, udalerriko auzo nagusietan. 13 seinaleztapen bertikal izango dira, 20 horizontal eta 2 info radar berri, azken horiek abiadura mugatzeko.

El Minero etorbidea Gallartan

Jarduera nagusia Gallartako el Minero etorbidean egingo da, udalerriaren kale nagusietako kilometro eta erdi batean. Bertan trafiko dentsitatea handiagoa da, herriko sarbidea eta irteera delako. Halaber, kale honetako merkataritza eta zerbitzuguneetan oinezko gehiago dago besteetan baino” azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxeberriak.

Etorbide horretan seinaleztapen bertikaleko eta horizontaleko 14 puntu adierazteaz gain (pintura galtzadan),  kamioien debekua indartzeko aprobetxatuko dugu. Gainera, bi info radar jarriko ditugu gidariak ohartarazteko, jakitun izan daitezen zein abiaduratan doazen benetan eta arinago ez joateko.

“Info radar hauen helburua ez da zigorrak ezartzea, baizik eta gidariei jakinaraztea zein abiaduratan doazen. Horri esker, Udalak datuak lortuko ditu gure udalerriko gidariak nola dabiltzan aztertzeko eta jakiteko. Horregatik, info radarrak hainbat puntutara mugi daitezke. Eguzki-panel batzuk dituzte integratuta; beraz, ez dute beharko inolako energia-elikadurarik. Horri esker, errazago instalatu eta lekuz aldatu ahal dira" azaldu du Etxebarriak.

Ikastetxeak

Udalak gazteenen segurtasuna bermatu nahi izan du jarduera integral honetan. Helburu hori lortzeko, udalerriko sei ikastetxeetan jarriko du arreta. Seinaleztapen bertikal eta horizontalen bidez ESKOLA-EREMU bezala markatuko ditu ikastetxeok, eta abiadura 30 km/h-ra mugatuko du. Mila ikasle baino gehiago pasatzen dira egunero puntu horietatik.

Sanfuentes

Sanfuentesko gasolindegitik Santa Bárbara auzora hiru seinale bertikal eta bi seinale horizontal jarriko dira. Izan ere, tartean haurrentzako parke bat eta kirol-pista bat daude eta Sanfuentesko auzotar asko bertatik ibiltzen dira.

Las Karreras

Los Llanos auzoko sarrera ere mugatuko da; horretarako, galtzadan bi seinale bertikal eta lau seinale horizontal jarriko dira. Izan ere, gune partekatua da oinezko eta ibilgailuentzat. Sarrera honek parke batera eramaten gaitu, eta bertako espaloiak oso estuak direnez, kotxeek etxebizitzetatik oso hurbil pasatu behar dute.

“Uste dugu oso pauso garrantzitsua dela gure udalerriaren ongizate orokorrerako. Abanto Zierbenako trafikoa mantsotzeko obrak egingo ditugu. Horrek esan nahi du puntu askotan astiroago gidatu beharko dela eta gidariak mantsoago joatera behartuta egongo direla. Gure iritziz, oso jokabide ona udalerriarentzat, oinezkoak ez ezik, gidariak ere babesten dituelako" amaitu du Etxebarriak.

Jarduera integral honen kostua 60.000 eurokoa da. Lanok hilabeteko iraupena izango dute eta jarduera abenduan bukatuko da oso-osorik.