Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udalak, berriro ere, udalerriko elkarte eta kolektiboekin duen konpromiso irmoa erakutsi du, laguntzetan 160.000 euro inbertitzearen eta banatzearen bidez. Diru-laguntza horiekin, Udalak gure udalerriaren alde elkarteek egiten dituzten ekimen, proiektu eta programa guztiak babesten jarraitu nahi du. Era berean, elkarte-sareko pertsona guztiek etengabe egiten duten ahalegina, ardura eta lana aitortzen ditu.

“Bi diru-laguntza handienak Abantoko Musika Eskolarentzat eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoarentzat dira. Egoitza soziala udalerrian duten taldeentzako laguntzak dira. Diru-laguntzak erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamenduaren programan sartutako jarduerak sustatu eta bultzatzeko dira.

Kultura, kirola, gazteria, euskara, adinekoak, gizarte-arloan lan egiten duten kolektiboak... Abanto Zierbenako Udalak banatzen duen diru-laguntzen multzoa oso banatuta dago, eta gehien-gehienak izango dira onuradun.

“Elkarte guztiak babesten ditugu, eta hala erakusten diegu: ekonomikoki lagunduz eta auzo guztietan banatutako udal-lokal guztiak eskuragarri jarriz, beren jarduerak egiten jarrai dezaten; izan ere, onuragarriak dira herritar guztientzat, eta, beraz, gure bultzada ekonomikoa behar dute”, esanez bukatu du Etxebarriak.