Albisteak

 
Gizarte-zerbitzuetarako elkarteentzako, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko, gazteen proiektua garatzeko eta udalerrian euskara edo kirola sustatzeko diru-laguntzak mahai gainean daude jada, eskaerak jasotzeko zain. Epea apirilaren 18an amaituko da eta elkarteetarako diru-laguntzen zenbatekoa 170.000 euro baino gehiagokoa da.

Diru-laguntza horiei esker, Udalak elkarteek gure udalerriaren alde egiten dituzten ekimen, proiektu eta programa guztiak babestu nahi ditu. Halaber, elkarte-sarea osatzen duten pertsonek egiten duten etengabeko ahalegina, dedikazioa eta lana aintzatetsi nahi ditugu.

"Udalak esku bat bota nahi die elkarteei egunerokoan eta zenbateko handiko diru-laguntzen bidez egiten dugu. Zenbateko horiek jasoko dituzten kolektibo eta elkarteek laguntza horiez gozatuko dute eta bizilagunei laguntzeko gauza handiak egingo dituzte; hori da garrantzitsuena", azal du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Udalerrian egoitza soziala duten elkarteetarako laguntzak dira, hain zuzen, gizarte-zerbitzuen, kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren, euskararen, hezkuntzaren eta lankidetzaren arloan jarduten dutenentzat. Diru-laguntzak erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamenduko programa osatzen duten jarduerak babesteko eta sustatzeko dira.

"Laburbilduz, udalerriko elkarteek gure babes osoa dute eta babes hori erakutsi egiten diegu ekonomikoki lagunduz, beren jarduerak garatzen jarrai dezaten; izan ere, jarduera horiek positiboak dira herritar guztientzat, eta, hortaz, babes handia merezi dute gure aldetik", esan du, amaitzeko, Etxebarriak. 2018ko diru-laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14tik apirilaren 18ra bitartean egongo da irekita. Bestalde, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ari gara udalerriko gurasoen elkarteekin, Musika Eskolarekin, Beti Abanto Sahararekin elkartearekin eta Meatzaritzaren Museoa Fundazioarekin.