Albisteak

 
Urriaren 3ra arte irekita egongo da udal-ludoteketan izena emateko epea. Urriaren 15an irekiko dira, eta guztira 60 leku izango dituzte. 30 adingabek erabili ahal izango dute zerbitzu hori astelehen eta asteazkenetan Gallartan, eta beste 30ek astearte eta ostegunetan Las Carrerasen, 17:00etatik 19:00etara. “Ludoteka hezkuntza- eta jolas-arloko gune bat da, eta, bertan, adingabeek jolastuz eta ondo pasatuz ikasten dute, irudimena eta sormena lantzen dute eta, gainera, berdinen arteko harremanak sor ditzakete, beren gizarte-babeseko sarea hobetzeko. Jolastuz ikasten dute, eta beren neurrira egindako leku batean, zeina erosoa eta magiaz eta kolorez betea baita”, adierazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Bestalde, ludotekako jardueren oinarrizko programazioa jolas librean oinarritzen da; izan ere, jolas libreak borondatea, harreman sozialak egitea, bat-batekotasuna eta autonomiaren garapena biltzen ditu. Jolas librea kalitate funtzional, material eta pedagogikoan oinarritutako irizpideen arabera hautatutako materialekin egin behar da, eta guneek modu koherentean banatuta egon behar dute; horrez gain, askatasuna eta bai kideenganako bai ludotekako materialaren gaineko errespetua erraztuko dituen barne-araudia aplikatu behar da. Jolas librearekin batera, beste jarduera batzuen proposamenak ere egin daitezke, hala nola esku-lan tailerrak, talde-jarduera antolatuk eta jolas gidatuak, horiek guztiak begiraleen laguntzarekin, udalerriko gazteak haiek ere.

Ludoteka-zerbitzuaren kostua, adingabe erroldatuentzat, 30 eurokoa da ikasturteko astean egun batean joaten badira, eta 55 eurokoa bi egunetan joaten badira.

“Iaz, 27 umek gozatu zuten zerbitzu honetaz. Garrantzitsua iruditzen zaigu gure txikien ongizatean eta hezkuntzan inbertitzea, eta, horregatik, zerbitzu honen % 90 dago diruz lagunduta”, adierazi du Etxebarriak.

Gaztegunea

Gallartako Gaztegunea irailaren 3an ireki zen, ordutegi bereziarekin, 16:30etik 21:30era, adingabeek instalazioak irekiak izan zitzaten oporretako azken egunetan. Las Carreraseko Gaztegune berriak, berriz, irailaren 7an hasi zuen jarduera, asteburuko ordutegian.

“313 gaztek eman dute izena bi gazteguneetan. Izena emateko epea irekita dago urte osoan, eta zerbitzu hau erabiltzeko adina 12-18 urte bitarte da. Programazio osatua prestatu dugu Gallartako Gaztegunerako; Las Carrerasko Gazteguneak ere sasoi berriari ekingo dio, ekainean abiarazi eta gero, eta erabiltzaileen beharretara egokituko da”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Irailean, pizza eta photocall tailerrak egin dira, eta asteburu honetan, berriz, billar-txapelketa jokatuko da Gallartako Gaztegunean.

“Ludoteka eta gazteguneen jarduera martxan dago berriro, eta ahalegin handia egiten ari ara ekipaziorik eta zerbitzurik hoberenak emateko gure gazteei; horretarako, 146.000 euro inbertitu ditugu”, esan du, bukatzeko, Etxebarriak.