Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak 4 seinale jarri ditu eraso matxisten aurka, bizilagunei eta bisitariei ongietorria egiteko.

“Seinale hauek argi ezartzen dute udalerri honetan zero tolerantzia dugula eraso matxistekiko. Lau seinale hauek asmoen adierazpen argia dira. Udalak herritar guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi ditu genero-indarkeria ororen aurka. Gure udalerrian jarrera eta eraso matxistek ez dute tokirik”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Seinaleetako bat Sanfuentesko sarreran instalatu da, Los Heros kalean, N634aren ondoan; beste bat Gallartako sarreran, udaletxearen parean, El Casal eskolako lorategiaren alboan. Hirugarrena udalerrian mugimendu gehien dagoen lekuetako batean, Marciano iturriko biribilgunean, dago, eta azkena Las Carrerasen, 634 errepide nazionalaren alboko espaloian.

“Emakume guztiei eta biktima diren horiei egin diegun keinua da. Asko dago egiteko, baina eraso sexistarik gabeko udalerri bat izan nahi dugu. Ikusgarri egiteko eta sentsibilizatzeko keinu handi bat, mezu argi eta erabatekoarekin, Abanto Zierbenako herritar guztien izenean”, esan du, amaitzeko Maite Etxebarriak.