Albisteak

Revista Presupuesto 2018 

Bosgarren urtez jarraian, Udalak aldizkari bat argitaratu du herritar guztiei udal-kontuen berri modu garbian emateko. 5.000 aldizkari igorriko dira etxeetara, eta aldizkaria udalerriko beste hainbat gunetan ere egongo da eskuragarri: igerilekuetan, kultur etxean eta osasun-zentroetan, esaterako.

 “Gaurtik aurrera, aurrekontuak herritarren eskuetara iritsiko dira zuzenean. Gastu, diru-sarrera, proiektu eta inbertsio guztiak agiri honetan bildu dira, modu xehatu eta argian”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

2018ko aurrekontua 13 milioi eurotik gorakoa da. 2017ko aurrekontuen aldean, kontuek gora egin dute. 2018ko aurrekontuak, aurrekontu inbertitzaileak dira: milioi eta erdi inbertituko dira, joan den urteko milioi erdiaren aldean.

Aurten ere, Udalak herritarren laguntza izan du aurrekontuak egiteko; are gehiago, parte-hartzearen marka hautsi da, 400 parte-hartzaile inguruk 500 proposamen baino gehiago egin baitituzte.

 “Hasiera-hasieratik herritarrak dira aurrekontu honetan jasotako jarduketa guztien erdigunea, euren proposamen eta balorazioekin. Azken kontuak herritar guztiengana heltzea nahi dugu, gardentasunaren aldeko apustua egiten dugu eta herritarrek udalerrian euren diruarekin zer egiten den jakitea nahi dugu; uste dugu horrela izan behar duela”, azaldu du Etxebarriak.

Gida bisual eta sinple honek aurrekontuaren lehentasunak zein diren azaltzen du. Alde batetik, enplegua: enplegagarritasuna hobetzeko, eta ekintzaile naiz merkatariei laguntzeko 500.000 € baino gehiagoko partida bat dago.

Beste alde batetik, aurrekontu hauek alderdi soziala ere kontuan hartzen dute, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzetara zenbateko handiak bideratzen dituzte, baita etxeko laguntza-zerbitzura, tokiko laguntzetara, kolektibo kalteberei laguntzeko programetara, lankidetzara, ekarpenetara eta diru-laguntzetara ere. Horrez gain, Berdintasun, Euskara, Gazteria eta Ingurumen sailetan ere apustu sendoa egin da. Guztiek gora egin dute. 2018an Berdintasunerako IV. Plana egingo da. Ingurumeneko programetara bideratutako partidak 15.000 € egingo du gora, hainbat jarduketa egiteko, besteak beste garbitegi zaharrak berreskuratzeko. Tokiko Agenda 21i dagokionez, 7.000 euro areagotu da partida, eskolarako bide seguruen plana ezartzeko. Aurten, Las Carrerasen Gaztegune berria martxan jarriko da.

Aurrekontu hauetan, udalerriaren irisgarritasuna hobetzea lehentasuna da. Arlo horretako jarduketetara 400.000 euro baino gehiago bideratuko dira, eta horrekin 2016an idatzi zen Irisgarritasun Plana beteko da. Jarduketa nagusia María Auxiliadora auzunetik Putxetarako igarobidea hobetzea izango da; herritarren eskaera nagusietako bat zen, eta aurten beteko da.

 “Udalak auzoz auzo lan egiten jarraituko du. Bideko segurtasuna hobetzeko jarduketak egingo dira Gallartako anbulatorioaren inguruan; horretarako 150.000 euroko aurrekontua dago. Peñucas taldea berrurbanizatzeko lanek aurrera jarraituko dute, 117.000 euroko fase batekin. El Cerro auzunean hobekuntza-lanak egingo dira, 100.000 euroko balioarekin. Azpimarratu beharra dago aurrekontu hauetan Sanfuentesko erdigunea berrurbanizatzea ere aurreikusten dela: plaza hobetuko da eta harmaila berriak jarriko dira; 243.000 euroko inbertsioa egingo dugu”, adierazi du Etxebarriak.

Aurreko ekitaldietan bezalaxe, udalerriko hezkuntza-zentroetan ere inbertsioak egingo dira, 62.000 euroko partida batekin. Beste 120.000 euro bideratuko dira hainbat haur-parke estaltzera eta jolastokiak hobetzera. Horrez gain, 100.000 euroko partida bat dago kirol-instalazioak konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko.

Horrez gain, 43.000 euroko partida bat sortu da landa-eremuko auzoetako biztanleek Udalari “Erantzun” planaren bidez helarazi dizkioten beharrizanei erantzuteko; plan horrek Auzoen zinegotzia du bitartekari nagusi. Proposamen guztiek zerikusia zuten Obra eta Zerbitzu sailarekin.

Gida benetan bisuala da, eta bertan xehetasunez azaltzen dira diru-sarrerak, gastuak eta datozen proiektuak. Uste dugu gardentasuna dela bidea, eta aldizkari hau bidalita, horixe lortuko dugu", esan du, bukatzeko, Etxebarriak.