Albisteak

 

Urte honetan zehar lehentasuna izan da Abanto Zierbenako umeentzako parkeak berritzea eta familiek erabili eta goza ditzaten optimizatzea. Besteak beste, Gallarta, Las Carreras eta Sanfuenteseko parkeak izan ditugu helburu. Horrenbestez, bada garaia Serantes mendiaren hegalean kokatutako La Magdalena auzoko parkeak umeentzako parke berria estreina dezan.

«Denboraren poderioz kaltetutako lauzak eta zabuak kendu ditugu, eta jolas anitzetarako egitura bat jarri dugu bertan, altzairuzkoa, eskaladarako murru bat, zabu bat, txirrista bat eta bi dorreak eta sabaia elkartzen dituen igarobide bat dituena. Gainera, etenik gabeko zorua ere jarri dugu, hainbat koloretakoa» esan du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Auzoz auzo, Abanto Zierbenako Udala parke guztiak doitzen ari da udalerriko herritar gazteenak inguru moderno, seguru eta dibertigarri-dibertigarri batean jolas daitezen.

15.000 euro behar izan dira La Magdalenako umeentzako parkea biziberritzeko. Hala ere, aldaketak ez dira soilik zabuetan ikusi, aisialdirako eremu osoa optimizatu baita.

«5 banku eta 3 paperontzi jarri ditugu, eta 1.300 euroko kostua izan dute. Gutxi barru, oinezkoentzako espaloia hobetuko dugu hormigoi inprimatuaren bitartez, eta urak biltzeko sistema ere hobetuko dugu. Obra horiek lehenbailehen martxan jartzeko ari gara lanean. Auzo honetan egiten ari garen jarduketa guztiak Udalak eta La Magdalenako auzokideek izandako hainbat bileretan eskatu eta onartu dituzte. Gure lana herritarren eskutik joatea da, auzo guztiek, handi zein txiki, salbuespenik gabe, ongizate hobea lor dezaten. Abanto Zierbena, Auzoz Auzo», adierazi du Etxebarriak.