Albisteak

 

Igandean Abanto Zierbenako udalak Bide Berdetik gertu dauden meatze-aztarnen garrantzia nabarmenduko du «Ondare Irekia Burdin Mendien Bide Berdea» egitasmoaren bitartez, Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto Zierbena eta Muskizeko udalek eta Enkarterrialde LGEak «Burdin Mendien Bide Berdea 2017-2021 plan estrategikoa» garatzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

Abenduaren 2an, igandea, Enkarterrialdek, Abanto Zierbenako Udalak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren museoak bisita gidatu bat antolatu dute Abanto Zierbenako meatze-ondarearen zenbait elementutan eta udalerritik igarotzen den Burdin Mendien Bide Berdean barna. «Ondare irekia. Meatze-bizipenak Enkarterrietatik” izenburupean, autobusez egingo da irteera, eta goizeko 11:00etan aterako da autobusa Meatzaritza museotik.

«Jarduera zoragarri horrek bi ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera, eta ibilbidean zehar meatzaritzarekin lotutako hainbat ondare-elementu bisitatuko ditugu, besteak beste, meatze-ospitalea, Las Calizas eskola, ikuztegia, Cotorrioko aterpetxea eta Concha II meatzea. Meatze-ospitalearen eta Las Calizaseko multzoaren kasuan, eraikinetara sartzeko aukera egongo da», azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Leku-kopurua-mugatua da, eta pertsona bakoitzak 2 euro ordaindu beharko du. Parte hartu ahal izateko, landa garapenerako elkarteko webgunean eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez eman beharko da izena: www.enkarterrialde.eus.

Igande goiz ezberdina izango da, oraindik ere zutik dirauten eta udalerriko meatzaritzaren historia kontatzen duten altxorrak ezagutzeko parada bikaina. Gainera, bukaeran hamaiketako txiki bat eta tokiko produktuen zozketa egongo dira, eta Bide Berdearen merchandaising edo produktuak ere egongo dira eskuragarri.

Hitzordu paregabea da gure historia eta meatzaritzak gaur egunera arte utzi digun aztarna ezagutzeko. «Inguratzen gaituen ondare aberatsa ezagutzera animatzen ditugu herritar eta bisitariak» esan du Etxebarriak.