Albisteak

 

Gallartako El Cerro etxetaldean Abanto Zierbenako 889 bizilagun bizi dira. Bada, udaren ondoren, hainbat hobekuntza egingo dira bertan, 2018ko parte hartzeko aurrekontuetan herritarrek aurkeztutako eskaerei erantzuna emateko.

"Hainbat lan egingo ditugu auzoan, guztiak 110.000 euroko aurrekontuarekin. Horien bidez, herritarren ongizatea hobetzeko asmoa dugu, txikienetik handienera", azaldu du Maite Etxebarria alkateak.

 - Martxan jarri den lehen jarduketa izan da auzoko aparkaleku guztietan kautxuzko topeak jartzea, ibilgailuek espaloiak har ez ditzaten eta gurpil-aulkiak, haur-kotxeak eta abar errazago ibil daitezen. Guztira 166 tope jarri dira, eta 10.000 euroko inbertsioa egin da horretarako.

 - Beste jarduketa nagusi bat izango da padel pisten sarbidean (udal-igerilekuen atzealdean) argiteria publikoa jartzea. Sarbide hori argitzeko, bost led argi berri jarriko dira 85 metro horietan zehar. Horretarako, 17.000 euroko inbertsioa egingo da.

 - Bestalde, haur-parkea eraberrituko da, Udala azken urteotan egiten ari den haur-parkeak berritzeko plan estrategikoaren baitan. 250 metro karratuko azalera du eta haur-jolas gehienak ordezkatuko dira. Zehazki, jolas nagusi berria jarriko da, elementu hauekin: bi dorre, zubi bat, su-hiltzaileen barra bat, eskalada bidezko sarbidea, txirrista sinple bat, kolore bizia duen biraketa itxiko beste txirrista bat (gainerako parkeetan jartzen ari direnen formatu berekoa), sokazko kulunka bat eta txikienentzako rokodromo bat. Jarduketa hori lizitazioan aterako dugu, 50.000 euroko zenbatekoan.

 - Azkenik, pergola berria jarriko da El Cerroko parke berean, hirurogei metro karratukoa. Aurrekoa zurezkoa zen eta segurtasun-arrazoiak zirela eta kendu behar izan zen. Eremu hori herritarren elkargunea da. Haizeak eta euriak indarrez jotzen dute hor; hori dela eta, zurezko egitura zutabeak eta pilareak dituen altzairu herdoilgaitzezko batekin ordezkatu nahi da, bere iraunkortasuna eta zurezkoak ez zuen urarekiko erresistentzia bermatze aldera. Eta egituraren azalerari ispilu erako akabatua emango zaio, estetika hobetzeko.

Multzo osorako, hau da, pergola berria eta hiri-altzariak (hiru eserleku eta zaborrontzi bat) jartzeko, 34.000 euroko inbertsioa egingo da.

"El Cerro etxetaldea hobetzeko lehenbiziko plana gauzatu ondoren, herritarrekin harremanetan jarraituko dugu, beren beharrak helarazten jarraitzeko; horren bidez, Udalak, herritarren eskutik, auzo horretako etorkizuneko jarduketak antolatuko ditu", esan du, amaitzeko, Etxebarriak.