Albisteak

 
Hasi dira gune hori berritzeko obrak. Zehazki, estalki bat jarriko da Sanfuentesko pilotalekuaren ondoko harmailetan, pilotalekuaren ondoko plaza urbanizatuko da, irisgarritasuna hobetuko da eta argi berriak jarriko dira, gunearen erabilera optimizatzeko eta Sanfuentesko bizilagunen erosotasuna hobetzeko.

“Sanfuentesko pilotalekua ez da soilik kirol-ekitaldietarako erabiltzen; auzo horretako ekitaldi guztiak bertan egiten dira. Harmailetan estalkia jarrita hobekuntza handia egingo dugu eta kalitate handiagoko udal-ekipamendua izango dugu erabilgarri, gu guztion beharretara egokitua. Aste honetan hasi dira obrak. Lehenik eta behin, esku hartuko den eremua itxi da, eta obretarako etxolak eta lehen makinak jarri dira bertan. Makinak jada hasi dira gunea eraldatzen; izan ere, harmailak eguraldi txarretik babesteaz gain, eremu osoa zaharberrituko dugu”, aipatu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

1- Asmoa da pilotalekuaren ondoan dauden harmailetan estalki bat jartzea, plaza eta oinezkoentzako sarbideak berritzea eta led teknologia izango duten argi berriak jartzea.

Sanfuentesko pilotalekua estali ondoren, orain estalkia jarriko dugu udal-ekipamendu horren ondoko harmailetan, horien erabilera optimizatzeko eta erabiltzaileen nahiz ikusleen erosotasuna hobetzeko eguraldi txarra egiten duenean.

“Auzotarrek eginiko eskaerari erantzun diogu. Duela 8 urte baino gehiago pilotalekua estali genuen, beti erabili ahal izan zedin, euria, txingorra edo haizea egin. Sanfuentesko bizilagunek zenbait proposamen egin dizkigute, eta hau zen gehien eskatu zen lanetako bat. Sanfuentesko pilotalekua ez da soilik kirol-ekitaldietarako erabiltzen; auzo horretako ekitaldi guztiak bertan egiten dira. Harmailetan estalkia jarrita hobekuntza handia egingo dugu eta kalitate handiagoko udal-ekipamendua izango dugu erabilgarri, gu guztion beharretara egokitua”, nabarmendu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Pilotalekuko harmailak estaltzeko, zur ijeztuko egitura bat eta sandwich panelekin eginiko estalki bat erabiliko dira. Hala, udalerriko hiru pilotalekuak (Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentes) behar bezala hornituta geratuko dira euria eta eguraldi txarra egiten duenerako, eta herritarrek hobeto aprobetxatu ahal izango dituzte.

2- Estalkia jartzeko lanak aprobetxatuz, Udalak harago joan nahi izan du eta pilotalekuaren ondoko plaza goitik behera berrituko du. Zehazki, zoladura berrituko da, hiri-altzariak aldatuko dira eta led argi berriak jarriko dira.

 Obra handi hori osatzeko, eskailera eta espaloietako irisgarritasuna hobetzeko lanak ere egingo dira.

3- Eta, azkenik, Santa Barbara auzotik Sanfuentesko erdigune horretarako sarbidea hobetzeko, 56 metroko espaloi berri bat jarriko da.

Berriki haurrentzako estalkia jarri ondoren, obra berri honek 245.000 euroko gastua ekarriko du, eta erantzuna emango dio gobernu taldeak 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan auzoz auzo bildutako eskaeretako bati. Gure lehentasuna da Abanto Zierbenako auzo guztien plangintza orekatua egitea”.