Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udala Zainduz programa garatzen ari da duela ia hamarkada batetik. Ekimen garrantzitsua da mendeko pertsona bat zaintzen duten bizilagun guztiei zuzenean laguntzeko. Horregatik, 2018an, zerbitzu hori itzuliko da eta 5 tailer eskainiko dira. Tailer horietan, zaintzailean jarriko da arreta, beti bezala.

Martxoan, Barreterapiak hartuko ditu Las Carreraseko Alargun, Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea. Barrea aliatu handia da gaixotasun eta egoera ororen aurrean; hortaz, behar duena hurbildu, eta ezbeharraren aurrean bizitzari irribarre bat jar diezaioke. Martxoaren 8an egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietara. Jarduera hori sei hilean behin txandakatuko da adinekoentzako hiru elkarteetan.

"Iaz, 168 bizilagunek eskuratu zituzten Zainduz programaren onurak, programako jardueretan parte hartuz. Mendeko pertsonen zaintzailek eta haien senideak babesten jarraitu nahi dugu, eta horretarako, bete-beterik dagoen tailerren plan bat garatuko dugu ekainera arte. Espero dugu aurten bertaratuen kopurua gainditzea eta pertsona gehiagorengana iristea", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Zainduz programak hainbat ekintza egiten ditu prebentzio, informazio, orientazio, sentsibilizazio, boluntariotza, prestakuntza eta laguntza psikologikoaren arloan. Programaren helburua da mendeko pertsonaren, zaintzailearen eta familia-ingurunearen bizi-kalitatea hobetzea.

"Ekimen asko zaintzaileentzat dira; laguntza behar dute, presio eta lan asko dute, eta emozionalki suntsitzailea izan daitekeen errutina hausteko beharra dute", adierazi du Etxebarriak.

Tailerrak Zainduz programaren funtsezko zatia dira. Otsailaren 28an eta martxoaren 7an, 14an eta 21ean erlaxazio-ikastaroaren txanda izango da arratsaldeko lau eta erdietatik seietara, Gallartako erretiratuen elkartearen lokal zaharrean. Erlaxatzen ikastea oso garrantzitsua da muturreko estres psikologikoko egoerak bizitzen direnean, hala nola pertsona bat zure mendean duzunean ehuneko ehunean.

Apirilean eta maiatzean psikologo batek hitzaldi bat eskainiko du memoriari eta familiartekoa zaintzeari buruz. Otsailetik ekainera, hainbat hitzordu egingo dira banakako eta taldeko laguntza psikologikoko tailerrak gauzatzeko.

Laguntza psikologikoa funtsezkoa da; zaintzaileen higadura fisiko eta mentalak ondorioak izan ditzake haien osasunean, estres, antsietate edo depresio gisa. Hain zuzen, horregatik sortu dira haientzako lasaitze-espazio hauek. Martxoaren 28an, apirilaren 21ean, maiatzaren 30ean eta ekainaren 13an psikologo batek arratsaldeko lau eta erdietatik seietara zaintzaileak artatuko ditu, horretarako eskaera egin badute.

Zainduz familia barruko mendekotasunari laguntzeko foru-programa bat da, eta Udalak gure udalerrian martxan jarri zuen hitzarmen bat sinatzearen bitartez, abian jarri zenetik gaurdaino. Abanto Zierbenako Zainduz programan 1.148 emakumek eta 245 gizonek parte hartu dute 2009az geroztik. Programa horrek benetan laguntzen du, ongizatea eskaintzen du eta bizi-kalitatea hobetzen ditu. Programa hau abian jarri zenetik gaur egun arte 81.000 euroko aurrekontua izan du. Aurten, udal-aurrekontuan 9.000 € euro onartu dira.

"Zaintzaileek egoera berean dauden pertsona batzuekin beren egunerokoaz hitz egiteak lagundu egiten die, frogatuta dago. Ekainaren 20an gizarte-topaketa bat egingo dugu. Kafe bat hartu eta autolaguntzako taldean hitz egingo dute, hau da, babesa izango dute, mendeko pertsonen aurrean oso garrantzitsua den zerbait, alegia. Abanto Zierbenak zaintzen zaitu", esan du, amaitzeko, Etxebarriak.