Albisteak

 

Gallartako Peñucas auzoak eraldatzen jarraitzen du irisgarriago, atseginago eta modernoago bihurtzeko, eta, horretarako, Abanto Zierbenako Udalak lehentasuna eman dio azken urteetan auzo honi eta bertako auzotarrei.

“Udalak herritarrekin batera hartu zuen auzo hau berriro urbanizatzeko konpromisoa, eta faseka ari gara konpromiso hori betetzen. Duela 4 urte hasi ginen, krisi betean, eta pausoz pauso ari gara egiten; izan ere, milioi bat eurotik gorako inbertsio bat egin behar dugu horretarako. Lehen fasean oinezkoentzako aldapak, hornidura- eta saneamendu-sareak sortu dira eta argiteria publiko berria jarri da, eta horretarako, 460.000 euroko aurrekontua behar izan zen.

Lanen etapa berri honek 142.000 euroko kostua izango du, eta irisgarritasuna hobetzea izango da funtsa”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak. Teknikoki, auzoko beheko aldetik goiko aldera egingo dira lanak; hortaz, orain 16, 17 eta 18 atariei lotutako espazioak berriz urbanizatzeko txanda da. Eta hala, hurrengo atariekin jarraituko dugu hurrengo faseetan, aurrekontuetan oreka bilatuz udalerri osoan egin behar ditugun gainerako jarduketetan.

“Lan hauei esker, nabarmen hobetuko da irisgarritasuna; izan ere, arrapala berri bat jarriko da Euskaldun Berri plazara sartzeko, eta hobetu egingo dira El Minero etorbidera joateko eskailerak. Horrez gain, baldosa berri bat jarriko da espaloietan, atari horien arteko oinezkoentzako bidea zabaltzeko. Arrapalak luzatu egingo du lehen fasean El Minero etorbidetik hasten zen arrapala nagusiarekin egin zen bidea. Era berean, kendu egingo dira 16 eta 17 atarien parean dauden eskailerak: lorategi bat jarriko da leku horretan, eta baranda berriak jarriko dira”, zehaztu du Jon Cuestak, Auzoen zinegotziak.

Obrak duela gutxi hasi dira, eta aurreikuspenen arabera, bi hilabete iraungo dute. Gainera, inguru horretan lurpean dauden saneamendu- eta hornidura-instalazioak hobetzeko ere aprobetxatuko dira obrak.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu aldez aurretik herritarrei, laguntzeagatik, eta barkamena eskatzen diegu jarduketa hauek sor ditzaketen eragozpenak direla eta. Espero dugu ulerkorrak izango direla.

Obra garrantzitsua da herritar guztien ongizatea bermatzeko eta pausoz pauso auzo garrantzitsu hau hobetzeko. Hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak 600.000 euro inbertitu ditu azken hiru urteotan, eta auzoan inbertitzen jarraitzeko konpromisoa du”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.