Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udalak, Trapagarango, Muskizko eta Ortuellako udalekin batera, zenbait ekintza abiarazi ditu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Meatzaldeko gazteak lan-munduan sar daitezela sustatzeko. Hitzarmen garrantzitsu hau duela bost urtetik dago indarrean eskualdean. “Gaztedi Bizkaia 2020” plana itxi ondoren, atxikitako udalerrietako gazteak prestatzeko ikastaro eta tailerrez beteta hasiko dugu 2018. urtea.

Maiatzean Gaztedi Lan Formakuntza hasiko da; ikastaro teoriko-praktiko honen bidez, Meatzaldeko 10 gaztek biltegi-laguntzaile egiaztagiri profesional bat lortu ahal izango dute, zeina “Ekipo berriak eta logistikan erabiltzeko makinaria” izeneko prestakuntza-modulu gehigarriarekin osatuko baita. Ikastaro honekin, gutxienez % 70eko lanaldiko 6 hileko lan-kontratu bat eskuratuko dute. Gure gazteentzako prestakuntza- eta lan-plan honek aukerak sortzen ditu eta gazteen enplegua aktibatzen du; hori oso garrantzitsua da Meatzaldean”, azaldu du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

Ikastaro honetan parte hartzen dutenek, gainera, banan-banango orientazioa izango dute, eta horrek lan-mundura sartzeko banan-banango plan pertsonala ziurtatuko du.

2017-2020ko Gaztedi planaren helburua da maila guztietan eta erakunde guztietan lan egitea, oro har, Bizkaiako gazteen arteko aukera-berdintasuna bermatzeko eta bizi-proiektu autonomo eta kalitatezko bat lortu ahal izateko. Eta hori gertuagotik egitea.

“Datozen asteetan, kontratazioak laguntzeko Gaztedi Lan programa jarriko da martxan. Mealtzaldeko Behargintzak kontratazioa laguntzeko araudi bat argitaratuko du, gehienez ere 10 enpresarentzat, biltegiko laguntzaile prestakuntzan parte hartu duten eta ziurtagiria lortu duten gazteak kontratatzea diruz laguntzeko. Egindako kontratu bakoitzeko, 3000 €-ko diru-laguntza emango da. Kontratuek gutxienez 6 hilerako izan beharko dute, eta % 70eko lanaldikoak. 3000 €-ko diru-laguntza 6 ordainketatan emango zaio enpresari, hilean 500 €; hala, ziurtatuko da enpresak kontratatutako pertsona 6 hil baino lehenago kaleratzen badu, kontratua behar baino lehenago bukatzen duen arte bakarrik jasoko duela diru-laguntza”, jakinarazi du Etxebarriak.

Meatzalde Gaztedi egitasmoari esker, gazteek enpresak eta prestakuntza zentroak bisitatu ahal izango dituzte nola lan egiten duten ikusteko, lan-orientazioa izango dute eta industria-azoketara joan ahal izango dira.

Halaber, garrantzitsua da 6 hileko lanez kanpoko praktiketako 12 beka eskainiko direla; parte-hartzaileak hartuko dituzten enpresei 500 € emango zaizkie hilean. Enpresek 460 € emango dizkiete bekadunei, eta gainerako 40 €-ak Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzeko erabiliko dira. Horrela, bekadun bat hartuko duen enpresa bakoitzari 3. 000 € emango zaizkio, 6 hileko epean.

Tekno Gazte 4. 0 programa ere abiatuko da, gero eta lanpostu gehiago baitaude oinarri teknologikoa dutenak. Laugarren industria-iraultza delakoak aldaketa handia ekarri du egungo lanbideetan, mundu digitalari lotutako gero eta lanpostu gehiago sortzen ari baitira. “Hori dela eta, gazteak bultzatu eta esnarazi behar dira mundu digitalerako, eta prest egon daitezela aurrerapenerako, aurrerabiderako, etorkizunerako. Robotikaz ari gara, bideojokoez, eta sakelakoetarako aplikazioak sortzeaz, azaldu du Etxebarriak.

Erakunde arteko hitzarmen garrantzitsu honek 93. 000 euroko inbertsioa izango du 2018an. Kopuru horretatik 45.000€ Bizkaiko Foru Aldundiak emango ditu; izan ere, programa honen bidez eta eskualdeko udalekin batera, bere gain hartu du Meatzaldeko gazteentzako aukerak handitzeko konpromisoa.