Albisteak

 
Abanto Zierbenako Udalak auzoz auzo egiten du lan; hori dela eta, landa-eremuko auzoetan egingo duen hurrengo lana Triano auzoan markesina bat jartzea izango da.

“Herritarren eskaera bat da, eta horrek Udalean bertan kanpoko kudeaketak egitera eraman gaitu. Zegokion administrazio-izapidetzea egin behar izan dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Ortuellako Udalarekin, gaur egungo egoerara iritsi arte. Laster instalatuko da markesina A-3333 Gallarta – La Arboleda linea hartzen duen autobus-geltokian, autobusa Trianotik igarotzean”, jakinarazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

58 lagun bizi dira Trianon, eta orain arte ez zeukaten euritik edo haizetik babesteko lekurik autobusaren zain egon behar zutenerako. Orain, markesina berriarekin, itxaronaldia askoz ere erosoagoa egingo zaie. “Markesina beharrezkoa zen, eta hemen dugu jada”, azpimarratu du Etxebarria. Proiektuak 15.000 euroko aurrekontua du.

Markesina berria Aldundiak landa-eremuetan erabiltzen duen modelokoa da; horrela Aldundiaren inbentarioan sartuko delako eta mantentze-lanak hark ordainduko dituelako aukeratu da bertsio hori.

Auzo guztien ongizatea garrantzitsua da, bai handiena, eta bai txikiena, salbuespenik gabe. Horregatik, markesina berriaz gain, jada abian daude Triano, Las Calizas eta Picón auzoetako hornidura hobetzeko proiektuaren obrak ere.

Pixkanaka gure herritarren eskaerei erantzuten ari gara; beti hobe daiteke, eta horretan ari gara. Gure udalerrian landa-eremuko auzo ugari daude, eta guztietara iritsi nahi dugu.