Albisteak

 

Burdinmendi Bide Berdeak itxura berritu du Abanto Zierbenatik pasatzen den zatian, seinaleztapena hobetuta. Bide natural hau berriz margotu da, gorriz, eta lerro bikoitz bat markatu da, errepidetik bereizteko, modu ikusgarriagoan eta ibilbidea hobeto mugatuta.

“Bide Berdea sasoiko jarri da udarako, berritu egin da erabiltzaileentzat gozagarriago eta seguruago izan dadin. Joan den urteko ekainaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarte, 120.000 pertsonak erabili zuten meatzari-ibilbide zahar hau, Abanto Zierbena eta Artzentales arteko bidea egiten duena, 40 kilometrokoa. Orain, bai oinezkoek eta bai txirrindulariek hobeto zehaztutako bideaz gozatu ahal izango dute”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

2017an, Bide Berdea partekatzen duten udalerriek (Abanto Zierbena, Artzentales, Muskiz, Galdames eta Sopuerta), lankidetza-hitzarmena berritu zuten, Enkarterrialde Landa Garapenerako Agentziaren eskutik, baliabide natural hau garatzeko eta inguruko ekonomia-motor ahaltsu bihurtzeko. Seinaleztapen berria jarduketa-plan oso baten parte da. Horren bidez, balioa eman nahi zaio baliabide natural honi, ez soilik tokian toki, bere herritarrentzat, baizik eta turismoarentzat ere aisia-aukera garrantzitsua bihur dadin.

Burdinmendi Bide Berdeak jarduera fisikoa sustatzen du kirolaren eta aisia osasungarriaren bitartez. Naturaren, kulturaren eta meatzaritza-ondarearen ezagutza ere zabaltzen du, erakusgai baitago ibilbide osoan. Horregatik guztiagatik, eskualdera bisitariak ekartzea espero da, zerbitzuak eskatzeko eta enpresa-ekimenak sortzeko Bide Berdearen inguruan.

“Seinaleztapena hobetzea lehen pauso bat da Bide Berdea garatzeko plan estrategikoaren barruan. Lehengo urtean hasi zen, eta 2021 arte iraungo du. Baliabide natural hau partekatzen dugun udalerri guztien artean, ekintza gehiago egingo ditugu aurten. Berritasun nagusia da azaroan lehen Burdinmendi Bide Berdea Canicrossa egingo dugula. Era berean, Bizkaiko seigarren txapelketa izango da. Herritarrek eta bisitariek naturaren erdian dagoen bide honen ahala deskubritzea nahi dugu, eta gure meatzaritza-historia zutoihaltzat hartuta”, adierazi du Etxebarriak.

Hitzarmenean jasotako beste jardueretako bat da Open House Bide Berdea Gallarta Abanto-Zierbena; ekimen honetan, bide honen inguruan dauden eraikin enblematikoak irekitzeko egunak antolatuko dira, eta parte-hartzaileek meatzaritza-bizipenak sentitzean datza.

“Proiektu aitzindari bat da, gure meatzaritza-iragana biziarazteko. Hainbat gauza nahasten ditu: ibilaldi osasungarria, eta bisitak meatzaritzaren museora eta meatzari-etxebizitza batera, Ezekiela armazoira, Onceko hondarretara eta Sobacoko tunelera.

Paseo polit hau ezagutarazteko beste modu bat zazpi panelek osatutako erakusketa mugikor bat izan da. Eskoletan eta udal-igerilekuetan erakutsi dira, besteak beste.

“Gainera, Igandeak Bide Berdean egitasmoa itzuli da; iaz, arrakastatsua izan ziren oso, 400 pertsonatik gora erakarri baitzituen. Aurten, zailtasun txikiko eta 10 km baino gutxiagoko 7 ibilaldi daude aurreikusita. Gainera, haietako bakoitzean tokiko produktuak eta informazioa banatuko dira”, adierazi du alkateak.

Informazio gehiago (PDF 1,24MB)