Albisteak

 

Udalak ia 250.000 euro inbertitu ditu eta proiektua Eusko Jaurlaritzaren landa-eremuak sustatu eta garatzera bideratutako diru-laguntzen deialdira aurkeztu da. Azkenean, 144.000 euroko diru-laguntza jaso da eta horrekin proiektuaren % 65,5 finantzatzeko aukera izango dugu.
Komunak, dutxak eta sukaldea berritzeaz gain, zoruak eta leihoak ere aldatuko dira, isolamendua hobetze aldera. Horrez gain, sistema elektriko berria instalatuko da, egungoa baino eraginkorragoa. Horretarako, argiak LEDekin ordezkatu eta eraikinaren estalkian eguzki-kaptadore termikoak jarriko dira. Energia berriztagarriko instalazio horren bidez, etxeko ur beroaren eskariaren % 50 estaliko da gutxienez.

Aterpetxea eraginkorragoa izango da, halaber, propanoarekin funtzionatzen duen instanteko ur-berogailu bat eta energia-metagailu bat ere instalatuko direlako. Eta horrez guztiaz gain, altzari berriak jarriko dira: sukalde industrial berria, mahaiak eta aulkiak, ohatze berriak eta bisitariak eroso sentiarazteko eta ahalik eta gehien gozatzeko beharrezkoak diren etxeko gauza guztiak.

“Eraginkorragoa izateaz gain, irisgarriagoa ere izango da. Barnealdeko antolamendua aldatuko da, ahal den neurrian txoko guztiak egokituta, desgaitasuna duten pertsonek aterpetxeko gela guzti-guztietan sartzeko aukera izan dezaten. Aldageletan erabat egokitutako dutxak eta konketak jarriko dira. Bestalde, kanpoko bidetik partzelarako sarbide berria egingo da ibilgailuentzat; beheko solairuaren mailan jarri eta urbanizatu egingo da. Makinak lanean hasi dira jada”, adierazi du Etxebarriak.

Aterpetxea antolatutako eta legez eratutako taldeei alokatzen zaie, prezio sinboliko batean. Txoko berezia da, non natura eta mendi-ibilbideak protagonista baitira. Kokaleku bereziak ahalbidetzen du bisitariak Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, El Pobaleko Burdinola (Muskiz) edo La Arena hondartza bezalako gune interesgarri eta ederrak ezagutzera hurbildu ahal izatea. Aterpetxea mendi-ibiliak egiteko eta zikloturismorako egokia den lasaitasun handiko ingurune naturalean dago; hala ere, sarbide ona dauka bai autoz instalaziora joateko bai Gallartatik (bide berdetik) edo Putxetako Renfeko geltokitik iristeko (aterpetxetik 1.300 metrora).

Cotorrioko aterpetxearen eta gure udalerriaren balioa azpimarratzeko unea iritsi da, ingurune estrategikoa baita naturari eta paisaiari dagokionez. Honen bidez, publiko guztietara zabaldu nahi dugu eta, horretarako, instalazioak modernizatzea ezinbestekoa zen. Orain bideari ekin diogu, eta helburua gero eta hurbilago dago”, esan du, amaitzeko, Etxebarriak.