Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak erabaki du splashpad bat (SAKONERARIK GABEKO UR-EREMUA) jartzea udal-igerilekuetan, askotariko jolasekin. Instalazio berri horri esker, Euskal Herriko splashpad handienetakoa izango dugu gure herrian. Instalazioetan urarekin jolasteko eremu berritzaile bat jarriko da. Bertan, haurrek, familiek eta herritar guztiek ur-parke batek eskaintzen dituen onura guztiez gozatu ahalko dute.

Txipli Txapla Parkean 15 jolas daude aquaplanning efektuko lurzoru baten gainean. Parkeak 210 metro koadroko azalera du, eta 1 cm-ko ur-geruza bat dauka lurrean.

Zalantzarik gabe, Super Splash ontzia izango da elementurik erakargarriena. Ontzi handi honek aldian-aldian buelta eman eta 150 litro ur berreskuragarri isurtzen ditu, aparteko dibertsioa sorraraziz. Horrez gain, kanoiak, gainazaleko zurrustak, loreak eta aterkiak egongo dira, txikienek ur-eremu honetaz goza dezaten.

Adin eta gaitasun guztietako haurrak sar daitezke Abanto Zierbenako Txipli Txapla Parkera.

Jolas-eremuak honela banatuta daude:

  • Txikien gunea: ur-testura atsegineko jolasak eta txikienek erraz erabiltzeko moduko jolasak daude eremu honetan; ez dago haurren buruaren gainetik ura botatzen duen elementurik.
  • Familien gunea: familia osoak erabiltzeko moduko elementuak dituen eremu interaktiboa da. Gune aktibo bat egin nahi izan da, denek jolas libreaz eta manipula ditzaketen elementuez gozatzeko.
  • Gazteentzako gunea: ur asko eta elementu erakargarri ugari daude eremu honetan; aldian-aldian buelta ematen duen ontzi handi bat izango da parkeko izarra eta ausartenen elementu ikoniko gustukoena.

Instalazioan lehentasuna eman zaio osagaien eta materialen kalitateari, haren balio-bizitza luzea izango dela bermatzeko. Gainera, ur-jolasen eremuan instalatutako produktu guztiek mundu-mailako eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte.

Udako denboraldi osoan bi begirale egongo dira parkean, ondo erabiltzen dela eta behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Etengabe harremanetan egongo dira familiekin, parkea ondo erabiltzeko gomendioak eta laguntza emanez.

Harro gaude aisialdi-eremu didaktiko eta berritzaile bat sortu dugulako Abanto Zierbenako familia guztientzat. Parke honek duen garrantzia ikusteko, onena izango da igerilekuetara gerturatzen diren haurren aurpegiak ikustea” esan du Maite Etxebarria alkateak.

Txipli Txapla Parkea abian jartzeaz gain, beste behin ere zenbait altzari jarri dira 2.870 metro koadroko solarium edo berdegunean, aisialdirako eta ongizaterako eremu izan dadin: txilarrezko 10 itzalkin, 24 hamaka eta 24 aulki tolesgarri, 4 mahai eta 24 aulki, haur-marrazkiak dituzten zaborrontziak, haur eta gazteentzako materiala (mahai-jokoak eta irakurketa-liburuak), jolaserako bi etxetxo, lau kulunka, bi pilota-jolas, saski bat, ping-pongeko mahaia eta artzain-jokoa. Proiektu estrategiko honetan 240.000 euro inbertitu dira guztira.

Eta orain, goza ezazue instalazio berriaz!