Albisteak

 

Abanto Zierbenak ostiral honetan, abenduaren 14an, inauguratuko du ExpoAves Euskadiko hegazti-azokarik handienaren beste edizio bat.  Topaketa abenduaren 16ra arte (igandea) luzatuko da, eta espezie anitzeko 2.000 hegazti eta Euskadiko, estatuko autonomia erkidegoetako eta Frantziako 150 hazle bilduko ditu Gallartako Txikito pilotalekuan eta erremuaren gune zabaldu batean, hau da, Blasco Ibañez parkean jarritako karpan. Gainera, hainbat ikuskizun eta umeentzako tailerrak egingo dira. Berritasun gisa, nekazaritzako elikagaien azoka egingo da aste osoan zehar, eta ziurtatutako produktuen 15 postu jarriko dira.

Erakusketa 12:00etan hasiko da. 14 autonomia erkide3gotatiuk eta Frantziatik etorritako  Hazleei eta epaileei ongietorria egingo zaie. Epaileek erabakiak hartu beharko dituzte parte hartzen duten aleen edertasunari eta beste dohain batzuei buruz. Ez dute lan erraza, Izan ere, espezie bakoitzeko mundu osoko hainbat arrazak hartuko dute parte.

Besteak beste, ehunka oilo (batzuk erraldoiak eta beste batzuk arra eskasekoak) elkartuko dira. Euren artean eta beste espezie batzuekin lehiatuko dira jendearen arreta erakartzeko: usoak, oilarrak, anatidoak, txoriak… Halaber, baimendu egingo da beste ugaztun batzuek ere parte hartzea, adibidez untxiek. Flandriarrak, 20 kilo bitartekoak, begiak igurtzaraziko dizkigu.

Arrautza-pintxoa, nekazaritzako elikagaien azoka eta haurrentzako tailerrak

Azokaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, ateak zabaldu ditu bertako ostalaritzak parte har dezan, protagonista eztabaidaezin batekin: arrautza. Hiru egunetan, arrautza-pintxo ikusgarriak eskainiko dituzte hainbat establezimenduk. Gainera, azoka-esparruan nekazaritza elikagaien azoka (ExpoAves-en ordutegi berean) eta haurrentzako tailerren eremua jarriko dira. 

Abanto Zierbenako Udalak, Enkarturren laguntzarekin, antolatzen du ExpoAves erakusketa, eta 2016ko abenduan abiarazi zen Abanto Zierbenan turismoa garatzen laguntzeko eta erakusketa antolatzen duen udalerriko eta sektoreko-erreferente bihurtzeko asmoarekin. 

*Establezimendu parte-hartzaileak: Haritzalde taberna, Batzoki, Enparantza Taberna, In Tua Nua, La parilla de Argimiro, Argia jatetxea, Gallarta Zaharra jatetxea era Zuhaitz.