Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak udalerrian enplegua sortzen laguntzen eta ekintzaileak babesten jarraitzen du 2018an.

Abanto Ekintzaileak enpresa berriei laguntzeko programa bat da eta, honen bitartez, Meatzaldeko udalak 12.000 euro zuzendu ditu udalerriko ekintzaileen proiektuak egi bihurtzeko.

8 urte daramatzate proiektu hau garatzen eta, hasieratik, 85.000 euro baino gehiago eman zaizkie beraien enpresa-proiektua garatu duten bizilagunei. Urtean 12-14 enpresa eratu dira, batez beste.

“Abanto Ekintzaileak programaren bitartez ekintzaileek enpresa baten hasieran sortzen diren oztopoak gainditu ahal dituzte. Diru-laguntza hauekin hasten laguntzen diegu, martxan jartzen. Lehengo urtean 13 enpresa jaio ziren Udalaren laguntzarekin eta gure ekintzaile ausartak animatu eta horiei laguntzen jarraituko dugu. Inbertsio osoa hartzen du Udalak bere gain”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Ekintzaileak programaren helburu nagusia da ekintzailetza babestea eta udalerrian enpresak eratzen laguntzea. Horretarako, modu zuzen eta aktiboan lagunduko du langabeziaren aurkako borrokan eta diru-laguntza bat ezarriko du eratzeko izapideak egiteko eta hasierako inbertsiorako.

Ekintzaileei laguntzeko programa honek itzuli beharrik gabeko 1.000 euroko diru-laguntza bat ezarri du ekintzaile bakoitzeko, egoitza fiskala Abanto Zierbenan duten enpresak martxan jarri eta funtzionatzeko gastuak diruz laguntzeko; 1.100 eurora arte igoko da emakumeen kasuan.

“Enplegua eta ekintzailetza babesten ditugu hainbat modutara; ekintzaileen prestakuntza lantzen dugu enpresak kudeatzeko bi ikastaroren bitartez. Horietako bat apirilean hasiko da eta, bestea, azaroan. Ikastaro honekin, Abanto Zierbenako ekintzaileek Bizkaiko Foru Aldundiaren autoenplegua sustatzeko diru-laguntza eskatu ahalko dute.

Gainera, gogoratu behar dugu gure enpresen haztegia, Meatzarien ospitale zaharraren eraikinean dagoena, beteta dagoela; 15 enpresa berri daude eta 23 langile. Oraintxe bertan, handitzeko aukera aztertzen ari gara, izan duen arrakasta dela eta. Itxaron-zerrendan hainbat proiektu daude”, adierazi du Etxebarriak.

Abanto Zierbenak bere ekintzaileen eskutik joan nahi du.