Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak urtez urte egiten du lan Zuhaitz Egun ezberdina ospatzeko. Oraingoan, familiarteko eguna izatea nahi du. Gallartako Meatzaritzaren Museoaren inguruak izango dira programatutako jardueren epizentroa.

Goizeko hamar eta erdietatik aurrera, Meatzaritzaren Museoan ongietorria egingo zaie Zuhaitz Egunean parte hartu nahi duten bizilagunei. Zehazki, mikologiari buruzko oinarrizko hitzaldi bat antolatu du Gallartako Mikologia Elkarteak. Ondoren, bonsai-erakusketa eta -tailerra egingo dira. Parte-hartzaileek zuhaitz txiki horiek zaintzen ikasi ahalko dute, Gueñesko Bonsai Museoko adituen trikimailuei esker. Halaber, zuhaitz txiki bat eraman ahalko dute oroigarri gisa.

“Eguerdiko hamabietan mikorrizatutako 20 ale landatuko dira: inokulatuta datozen zuhaitzak dira, zizak eman ditzaten. Honako espezie hauek hautatu dira: pago purpura, haritz amerikarra, urkia eta gaztainondoa. Horiek guztiek boletusak emango dizkigute etorkizunean, eta Gallarta Zaharra parkean nola hazten diren ikusi ahalko dugu. Oso jarduera polita da familiartean egiteko; are gehiago, landatze animatua eta girotua egingo da, eta txikienek naturaren sekretu zoragarriak ikusiko dituzte, Zuhaitzez zuhaitz kontakizunaren bidez, Alberto Burgosen eskutik. Abantoko familia guztiak animatzen ditugu, parte har dezaten" azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak, GURE MENDI ZAHARRAK Las Carreras eta Abanto Zierbena Mendi eta Ingurumen Elkartearekin lankidetza berezia eginez, egun ezin hobea antolatu du, adin guztietakoek gozatu eta ikasteko aukera izan dezaten. Izan ere, landatuko diren espezieak ez dira oso ezagunak eta parte-hartzaileak harritzea lortuko dute.

Zuhaitz Egunari urrezko amaiera emateko, txanpien nahaskia edo pizza gozoa emango dira. Gallartako Mikologia Elkartea eta EMELKA Las Carrerasko Emakumeen Elkartea dira antolatzaileak, eta Meatzaritzaren Museoan egingo da.

“Iaz, Abanto Zierbenako ikasleek euren baratzeak jarri zituzten martxan; halaber, 2016an ikasleek 50 fruta-arbola baino gehiago landatu zituzten euren ikastetxeetan Zuhaitz Egunean. Aurten, zuhaitzak, zizak eta familiak izango dira protagonista, eta egun gogoangarri bat partekatuko dute, non natura, errespetua eta ikaskuntza gogoratzeko moduko igande baten osagai izango baitira. Eskerrik asko parte hartzen duten elkarte guztietako kideei, eta eskerrik asko Meatzaritza Museoaren babesagatik eta lanagatik: jarduerek iraun artean, doan bisitatu ahal izango da” adierazi du Etxebarriak.

Kartela (PDF 387KB)