Albisteak

 
Udalerrian enplegua bultzatzeak eta langabeen kopurua murrizteak lehentasuna du Abanto Zierbenako Udalarentzat.

Abanto Zierbenako langabeen kopurua behera egiten ari da pixkanaka azken bi urteetan: 179 lagunek aurkitu dute lana, eta, horrenbestez, langabezia-zerrendatik ateratzea lortu dute. Nolanahi ere, Abanto Zierbenako langabezia-tasa altua da oraindik (% 14,5), baina kontuan izan behar da 2017. urtea % 15,8ko langabezia-tasarekin hasi genuela.

"Hori ez da gure udalerrirako nahi dugu egoera, gure bizilagunen artean langabezia-tasarik ez egotea nahi dugu, eta baikorrak gara. Baikortasunarekin bakarrik, ordea, ez dira helburuak lortzen. Praktikoak izan behar dugu. Hori dela eta, aurten, udalerriko 25 enpresa bisitatuko ditut, lankidetza estuan jardun ahal izateko enplegu-eskaintzak bultzatzeko. Udal-aurrekontuan 500.000 euro baino gehiagoko partida bat bideratu dugu horretara", adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Prestakuntza, enpresekin laneko bitartekaritza, kontrataziorako laguntzak eta ekintzailetza dira udal honek enplegua bultzatzeko baliatuko dituen ardatzak. 2018an, Abanto Lan programari esker, 26 bizilagunek lanpostu bat izango dute 6 hilabetez. Bosgarren urtez jarraian, Abanto Zierbenako enpresek udalerriko langabeak kontratatzeko laguntzak eskatu ahal izango dituzte (55.000 euroko zenbatekoan), eta kalkulatzen da laguntza horri esker 16 kontratu berri egingo direla.

45 urtetik gorakoentzako Lanberri prestakuntza-programarekin 160 pertsonak baino gehiagok trebetasun berriak ikasi ahal izango dituzte lanpostu berriak aurkitzeko.

"2018an ekimen ugari egingo ditugu enplegua sortzeko, bai postuen bidez zuzenean, bai prestakuntzaren bidez. Langabeekin lan egitea garrantzitsua da eta udalerriko enpresekin lankidetzan aritzea ere bai. Horregatik, alkatetza udalerri enpresak bisitatzen ari da, enpresa horien egungo egoera ezagutzeko, tokiko enpresariekin harremanak hobetzeko eta erlazio hori hurbilagokoa eta praktikoagoa izateko. Legealdi osoan 44 enpresa bisitatu ditut", adierazi du Etxebarriak.

Udalaren eta udalerriko enpresa-sarearen artean zuzen-zuzeneko harremana izatea oso onuragarria da. Batetik, mahai gainean jartzen delako bizilagun langabeen egoera, enplegu-aukera bat bilatuz. Bestetik, enpresariari laguntza mota desberdinak eskaintzen zaizkio, Udalak sustatzen dituen enpresetarako laguntza-programen berri emanez.

Gaur egun, Abanto Zierbenan 198 enpresa daude. El Campillo industrialdeak ehun bat konpainia hartzen ditu; Abra Industrial eremuak, berriz, 18. Enpresen mintegian dauden 12 enpresa ekintzaile ere gehitu behar dira eta 40 baino gehiago udalerrian bertan daude.

"Bide onetik goaz, susperraldiaren bidetik. Urtero jaisten da gure langabezia-tasa, eta hori ona da. Agian ez da ari jaisten nahi genukeen abiadan, baina garrantzitsuena da gure udalerriko langabeen kopurua gero eta txikiagoa dela. 2018. urtean aukeraz betetako 365 egun ditugu, eta Udalak ahal duen guztia egingo du langabeziaren aurka borrokatzeko, egunero, ekimenez ekimen", adierazi du Etxebarriak.