Albisteak

 

Udaberria iritsi da, eta harekin batera, merkataritza-bonuak iritsi dira Abanto Zierbenara. 600 txartel jarriko dira salgai udalerriko 50 establezimendutan gastatzeko.

Merkataritza-bonuen zortzigarren edizioa itzuli da udalerriko merkataritza txikia babesteko eta bultzatzeko. Gero eta ekimen finkatuagoa da bizilagunen artean, edizioz edizio arrakasta itzela izaten baitu.

Abanto Zierbenako Udalak, Abanto Zierbenako Merkatari eta Ostalari Elkartearekin eta Laboral Kutxarekin batera, "Erosi Abanto Zierbenako saltokietan" kanpaina jarri du abian berriro.

Beti bezala, bonu bakoitzak 20 euro balio du, baina dendan 30 euroko balioa dauka eta Abanto Zierbenan dauden eta kanpainarekin bat egin duten saltokietan soilik erabil daiteke. Ahalik eta bizilagun gehienetara iristeko, NAN bakoitzeko bi bonu erosi ahal izango dira soilik, baina pertsona bakoitzak bere NANa eta beste pertsona batena ekarri ahal izango du, baldin eta onuradun guztiak Abanto Zierbenan erroldatuta badaude. Hartara, ahalik eta pertsona gehienetara iristea bermatuko da; NAN bakoitzari saldutako bonuak informatikoki kontrolatuko dira.

600 bonu jarriko dira zirkulazioan apirilaren 9tik maiatzaren 13ra edo bonuak amaitu arte. Bizilagunek % 33 aurreztuko dute merkataritza-bonuarekin erosterakoan, eta, aldi berean, merkatari txikien hurbiltasuna eta lan ona saritzen da, haien salmentak bultzatzen baitira.

"Ekimen horretaz baliatu nahi dutenek Gallartako Tokiko Enplegu eta Garapen Agentziara jo behar dute apirilaren 9an (astelehena), Sanfuentesko eskola zaharretara apirilaren 10ean (asteartea) edo Las Carrerasko udal-liburutegira apirilaren 11n (asteazkena), goizez eta arratsaldez. Hartara, gure bonuak bizilagun guztien esku egongo dira", jakinarazi du Etxebarriak.

Ekimen honetan berrogeita hamar establezimenduk hartuko dute parte; bultzada handia da, hortaz, dendetarako eta kontsumitzaileentzat.

"30 euroko bonuak 10 euroko bitan eta 5 euroko bitan zatitzeak erraztu egiten du erosketak zenbateko txikiagoko erosketak egiten diren denda eta tabernetan egitea, eta horri esker, saltoki gehiagok egin dute bat kanpainarekin", adierazi du alkateak.

Udaberriko merkataritza-bonua erabiltzeko arauak aurreko edizioetako berberak dira; ezingo dira bi bonu baino gehiago erosi aldi berean. Txartel berezi hori aldi bakar batean erabili beharko da, eta erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, ez da dirurik itzuliko eskudirutan. Bonuak ezin dira eskudirutan aldatu eta inola ere ez da itzuliko bonuaren zenbatekoa. Asko jota bi bonu erabili ahal izango dira erosketa-txartel bakoitzeko.

Kanpainarekin bat egindako establezimenduak askotarikoak dira: ile-apaindegiak, tabernak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, argazki-dendak, jantzi-dendak, altzari-dendak, hortz-klinikak... Guztira, 50 saltokitan gastatu ahal izango da merkataritza-bonua.

"Merkataritza-bonua zortzigarrenez jarriko da abian, eta sasoi betean dago. Batetik, gure saltoki txikiei laguntzen die, salmentak bultzatuz, eta bestetik, gure bizilagunei, deskontuak lortzen dituztelako; guztiok irabazten dugu, baita udalerriak ere", adierazi du Etxebarriak.