Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak euskararen alde dagoela adierazi du eta beketan 16.000 euro eman ditu 2018 honetarako. Urtero handitzen da euskara ikasi nahi dutenak laguntzeko partida. Hasieran, 10.000 eurokoa zen eta 2018an 16.000 eurora igo da, euskararen ikasketak dakartzan gastuei estaldura handiagoa emateko asmoz.

“Gure helburua da beka jasoko duten pertsonei (gutxi barru jakingo dute) euskara kurtsoetara matrikulatzeagatik ordaindu dutenaren % 81 itzultzea. Horrek frogatzen du Abanto Zierbenako Udalaren xedea dela euskara ikasketak ia doakoak izatea udalerriko biztanleentzat, eta hori lortzeko oso hurbil gaude. 2016an % 50 jaso zitekeen gehienez ere eta aurten ostera % 81 jaso ahal da, % 20 baino gehiago. Halaber, xedea da diru-laguntza % 100ekoa izatea. Azpimarratu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak irmo eusten dio euskara babesteko konpromisoari, eta euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu aurten ere. Hamar urtez egin du hori. Beka eskaria aurkezteko epea itxita dago jada eta hurrengo egunetan beka jaso duten herritarrei horren berri emango zaie. Hain zuzen, aste honetan bertan 52 pertsonen aldeko ebazpena onartu da.

“Diruz lagundu nahi den ikastaroak iraun bitartean langabezian egon direnek % 10eko laguntza osagarria jaso ahal izango dute, egoera hori egiztatzen duen lan-bizitza aurkezten badute.

Abanto Zierbenan euskaraz hitz egiten duten biztanle gehiago nahi ditugu, egunerokoan euskaraz bizi direnak. Horretarako, haien ikasketa bultzatu beharko dugu eta beka-sistema honen bidez egiten dugu hori", adierazi du Etxebarriak.
Azken urteotan 350 beka baino gehiago banatu dira abantotarren artean.