Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak martxan jarri du berriro OHZ ordaintzeko laguntza-programa. Hirugarren urtez ezarri du beharrizan handiena duten herritarrekiko neurri solidario hau.
Abanto Zierbenako udalerrian ondasun higiezinak dituzten jabeentzako laguntza bat da, udalerrian gutxienez urtebetez erroldatuta daudenentzat, ez dutenentzat gainditzen, familiako diru-sarrera garbien kontzeptuan, Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/08 Legean ezarritako gehienezko zenbatekoa.

“Diru-laguntza higiezinarentzako ezarritako katastro-balioaren araberakoa izango da. 30 €, 50 € eta 70 €-ko hiru tarte ezarri dira. Familia ugarientzat, kopuru horiek % 20 handituko dira”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

2018ko diru-laguntzen kopuru osoa 35.000 eurokoa izango da, eta ekitaldi honetarako Udalaren Aurrekontuetan horretarako jasotako aurrekontu-aplikazioen kargura ordainduko dira.

“Ohiko etxebizitzarentzako besterik ez da diru-laguntza hau, etxe horretatik eratorritako gastuak errazteko, baliabide gutxien duten eta gehien behar duten haientzat”, adierazi du Etxebarriak.

Diru-laguntzak 30 €-ko kopurua izango du 35.000,00 € arteko katastro-balioa duten ondasun higiezinak dituztenentzat. 50 €-koa, 35.001,00 eta 65.000,00 euro arteko katastro-balioa duten ondasun higiezinak dituztenentzat, eta 70 €-koa, 65.001,00 euro edo gehiagoko katastro-balioa duten ondasun higiezinak dituztenentzat. Laguntzak urte honetako abenduaren 31 baino lehen ordainduko dira, ahal dela, eta eskaerak 2018ko urriaren 15etik azaroaren 5era aurkeztu ahal izango dira.

“Konpromiso irmoa dugu diru-sarrera txikienak dituzten herritarrekin, alargunekin eta pentsiodunekin, besteak beste, eta OHZ ordaintzeari aurre egiteko laguntza hau oso positiboa da. Interesdunek HAZera edo Las Carrerasko Herritarren Arreta Bulegora jo dezakete, baita Udalaren webgunera ere, informazio gehiago nahi izanez gero”, esan du, bukatzeko, Etxebarriak.