Albisteak

 
2013an, Abanto Zierbenako Udalak gazteentzako proiektu aitzindari bat abiarazi zuen, gazteen aisialdirako eskaerei erantzuteko. Proiektu horren bitartez, erabaki zen gazteentzako modulu batzuk jartzea lonja tradizionalen ordez erabiltzeko. Eta gaur egun, bost urte geroago, Abanto Zierbenak hamar modulu ditu: zazpi Alberto Ezkurdia Plazan, Gallartako, Sanfuentesko eta inguruko auzoetako kuadrillentzat, eta beste hiru Las Carrerasen, auzo horretako eta inguruetako gazteentzat.

“Orain, izena emateko beste epe bat ireki da, Gallartako, Sanfuentesko eta inguruko auzo txikiagoetako gazte kuadrilla berriek Gazte-Lokalez gozatu ahal izan dezaten. Proiektua martxan jarri zenetik egingo den bosgarren zozketa da, eta bost lokal zozkatuko dira. Seigarren lokal bat ere esleituko da gure auzoko festetan bigarren urtez egin zen kuadrillen bigarren ligan parte hartu zuten kuadrillen artean”, azaldu du Maite Etxebarriak, alkateak.

Orain arte, 13 kuadrillak gozatu dute proiektu honetaz Gallartan, eta, denera, 140 gaztek erabili dituzte moduluak azken bi urteotan. Orain lau kuadrilla daude bi guneetan; guztira, 50 gazte. “200 gaztek baino gehiagok izan dute proiektu honetaz gozatzeko aukera, eta arrakasta handia izan du gure gazteen artean”.

Izena emateko epe berria maiatzaren 4an amaituko da, eta kuadrillek HAZen eman ahal izango dute izena. Moduluak erabiltzeko baldintzak ezin hobeak dira kuadrillentzat: 60 euro ordaindu behar dituzte hilean, eta erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute. Hortik aurrera, bi urtez erabili ahal izango dituzte moduluak Abanto Zierbenako 18 eta 30 urte bitarteko gazteek.

Bien bitartean, Udala sei modulu hauek egokitzen ari da (oinarrizko altzariak jarri dituzte eta moduluek behar duten ikuskaritza teknikoa egin), atera berriak baitira azken bi urteetan egon diren kuadrillak. Zozketa publikoa Osoko Bilkuren Aretoan egingo da; han egongo dira kuadrilla guztiak, eta esku garbi batek aterako du modulua eskuratuko duten kuadrillen zenbakia. Aste batzuen buruan, Abanto Zierbenako Gazte Lokalez gozatu izango dute.

Alkateak nabarmendu du Udal honek konpromiso irmoa duela Abanto Zierbenako gazteekin, eta gazteentzako politikak lehentasunezko politikak direla udalerriaren egunerokoan.

"Gazte Lokalak” gazteentzako moduluen proiektuan 50.000 euroko inbertsioa egin da martxan jarri zenetik.