Albisteak

 

Bikarte elkartea 1997an sortu zuten, Gallartan, Errusiar Federazioan Estatuaren erakundeetan eta familia desegituratuetan bizi ziren haurrek jasaten zuten egoera kalteberaz jakitun ziren udalerriko familiek. Ilusioa izan zuten beren etxean beren familia-egoeragatik, egoera sozialagatik edo ingurumen-hondamendien ondorioz beharrizan egoeran zeuden haur eta nerabeak jasotzeko ideiaren inguruan. Meatzaldeko udalerriko herritar gehienek dute sentimendu solidario hori, hein batean “gerrako haurrek” utzitako lorratzaren ondorio.
Lehen urteetan, Abanto Zierbenan, 45 adingabe hartu ziren harreran, eta horrek elkartasun-ekintza hau Euskadi osora zabaltzen lagundu zuen; guztira, 2.500 hartu dira harreran.
Abanto Zierbenak, hogeigarren urteurrenean, boluntario hauek egiten duten lan zoragarria, eraginkorki eta era jarraituan egindakoa, eskertu eta aitortu nahi du, ez bakarrik haurren harreran, baizik eta Txernobyl inguruak oraindik ere adingabeei eragiten dizkien egoerak konpontzeko baliabideak lortzen saiatzen ere bai.

Bikarte Abanto Zierbenan errotuta dago oraindik ere, eta gure herritarren artean harrera-familia gehiago ateratzea nahi dugu.

La humanitario honen beharra dago oraindik: Txernobylgo erradiazio nuklearra eta Errusiak eta Bielorrusiako hainbat haurren bizi-baldintza zailak konpontzeko urteak beharko dira, zoritxarrez. Bien bitartean, haur horiek familietan egiten dituzten egonaldiak esperantza-ate bat dira beren bizitzetan.

Horretarako, datorren ekainaren 21ean (osteguna), 18:00etan, Gallartako Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, herritar guztientzako ekitaldi bat egingo da. Maite Etxebarria alkateak eta Bikarteko presidente Amaia Artexagak gidatuko dute, eta “Los niños de Bragin” filma proiektatuko da, Txernobyl inguruko Bielorrusiako gune bateko haurren egoerari buruzkoa.
Jarraian, Gallartako herritar batek hitz egingo du, Maite de Miguelek, Bikarteko sortzaileetako bat baita. Gero, Svetlana Ivanoskayaren bideo bat jarriko da; Bielorrusiako Anastasia elkarteko zuzendaria da, eta Bikarte programaren koordinatzailea. Eta ekitaldia bukatzeko, harreran hartutako adingabe batek hitz egingo du, programa honetako protagonista nagusiak baitira.

Udalak mezu bat helarazi nahi die herritarrei: erakuts dezagun, beste behin ere, udalerri solidario, ireki eta abegikor bat garela, eta familiak anima daitezela datorren osteguneko ekitaldian parte hartzera, eta interesa izan dezatela Errusiako umezurztegi, barnetegi eta familia desegituratuetako 6 eta 18 urte bitarteko adingabeak harreran hartzeko. Aukera bat da denontzat, ikasteko eta elkar hobeto ezagutzeko.

Kartela (JPG, 270 KB)