Albisteak

 

Martxoaren 8 guztietan bezala, Abanto Zierbenak bat egiten du berdintasunaren aldeko borrokarekin. Nola meatzaldeko Udalak hala udalerriko emakumeen hiru elkarteek hainbat ekintza eta kontzentrazio zabaldu dituzte martxoan zehar, generoaren balantzak oreka lor dezan berdintasunerantz heldu behar den gizarte batean.

Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a (ostegun hau), berdintasunaren aldeko martxa batekin hasiko da; zehazki, anbulatoriotik udaletxera bitartekoa izango da, eta Abanto Zierbenako emakumeen hiru elkarteek antolatu dute. Ondoren, ekitaldi instituzionala egingo da, goizeko 11:30ean, udaletxearen aurreko zabalgunean. Udalerriko emakumeen elkarteko kideak, Taller Gallarretakoak eta bizilagun guztiak bertaratuta, “hausnarketa-gune bihurtuko da guztiontzat” azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

“Musika, txotxongiloak, poesia, loreak eta, batez ere, aldarrikapen asko egingo dira. Emakumeen eskubideen alde lan egiten duten emakume batuak, euren ahotsarekin salatu eta berdintasuna eskatzen dutenak.

Martxoaren 7an sexismorik gabeko ipuinen kontaketa-saio bat antolatu da: 18:00etan, Las Carrerasen. Saioa helduentzat izango da, eta izenburu hau du: “Emakumeak maite zituen herrialdea”. Bestalde, martxoaren 24an gazteen txanda izango da. “Emakumeok plazara, kalea gurea ere bada” hitzordua topaleku izango da, azaleratze aldera neska askorentzat eremu publikoa mutilentzat baino erasokorragoa eta arriskutsuagoa dela. Horrek, hain zuzen, zenbait ondorio emozional dakartza, eta nesken askatasuna murriztea. Jarduerak tailerrak, photocalla eta Las Carrerasko Haritzalde plazako kontzertua bilduko ditu, eta helburu du nesken ahalduntzea sustatzea aisialdi- eta jai-giroan.

Bestalde, Las Carrerasko Emelka emakumeen elkarteak Agurtza eta Santurtziko itsas museoa bisitatuko ditu martxoaren 10ean, eta bazkideen bazkaria egingo du.
Gallartako emakumeen elkarteak martxoaren 6tik aurrera ospatuko du kultur astea: abesbatzak martxoaren 10era arte arituko dira, eta zine-foruma eta bazkaria egingo dira bazkideentzat. Halaber, bazkaria egingo dute Sanfuentesko elkarteko emakumeek, eta martxoaren 19an elkartearen lokalean hitzaldi-elkarrizketa egingo dute Liz Quintana abokatuarekin.

“Abanto Zierbenak bat egiten du berdintasunaren aldeko borrokarekin, eta emakumeen ahotsa gizartean aldarrikatzen du bai martxoaren 8an, bai egunero. Helmuga komun bat du: emakume guztien askatasuna eta eskubideak. Bada, espazioak konkistatzen, mikromatxismoak desagerrarazten, genero-indarkeria ezabatzen eta egiazko berdintasuna lortzen jarraituko dugu, eta elkarrekin egingo dugu” adierazi du Etxebarriak.