Albisteak

 
Abanto Zierbenaren asmoa da bizilagun guztientzako udalerri hobea izatea, eta, horregatik, Las Carrerasko Trinitate plaza aldatu eta osorik eraberritzeko unea iritsi da.

Eraldaketa berriari esker, zoladura guztiz aldatuko da plazan, argiztapen berria izango da, higigarri berriak jarriko dira eta lorezaintza berria izango da. Gainera, hornidura eta saneamenduko instalazio berriak jarriko dira eta plazaren atzeko kalerako sarbidea oinezkoentzako prestatuko da, esperientzia pilotua arrakastatsua izan ondoren.

"Lehen eskutik azaldu nahi diegu bizilagunei plaza honetan egingo duguna, Las Carrerasko topaguneetako bat baita. Horregatik, informazio-jardunaldi bat egingo dugu asteazken honetan, azaroaren 22an, Las Carreraseko adinekoen etxean. Haien iritzia jakin nahi dugu, eta proiektua haien proposamenekin aberastu. Helburua da leku irisgarriagoa, atseginagoa, ederragoa eta hobea izatea guztiontzat", adierazi du Abanto Zierbena alkate Maite Etxebarriak.

Proiektu handi honi esker, plazako oinezkoentzako eremua handituko da. Eremu hori 1.320 m2 inguru izatera iritsiko da.  Plazan eremu berde handiagoa jarriko da, egungoa handituz, eta haurren jolastokiaren ondoan lorategi-eremu txikiago berriak jarriko dira. Haurren parkea ez da aldatuko, egoera onean dagoelako eta nahiko berria delako.

"Komun publikoei eutsi egingo zaie, ingurua hobetuko da. Gaur egun zerbitzuz kanpo dauden plazaren eskailerapeko komun publikoak, ordea, itxi egingo dira. Hornidura hobetuko da, jaietan txosnak jartzera begira dena ondo uzteko. Plaza osorik eraberrituko da, ederragoa izateko, bai, baina baita irisgarriagoa eta hobea izateko ere", azaldu du Etxebarriak.

Trinitate plazaren eraldaketari buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero, bizilagunek aukera izango dute galderak egiteko informazio-bileran, Abanto Zierbenako Udalak gardentasunetik eta hurbiltasunetik lan egiten baitu. Jarduketa garrantzitsua izango da. Ia 300.000 euroko inbertsioa egingo da, baina Las Carrerasko bizilagun guztiek asko erabiltzen duten plaza hori biziberrituko du.