Albisteak

 
Egun oso berezi eta kutunak iritsiko dira aurki familiarekin eta bereziki etxeko haurrekin gozatzeko, eta zer hobeto udalerrian bertan gozatzea baino.

“Abenduaren 15etik aurrera, udaletxeko Gabonetako zuhaitzaren ondoan egongo da Olentzerori gutuna bidaltzeko postontzia, nahi duten haur guztiek erabili dezaten. Beti bezala, Olentzerok udalerriko hiru auzo nagusiak bisitatuko ditu, eta aurten, berritasun gisa, gure ikazkin kutunak harrera egingo die txikitxoenei abenduaren 24an, Euskal Herriko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkean. Olentzerok euskarazko ipuinak oparituko dizkie haurrei eta argazkiak aterako ditu haiekin. Gainera, Mari Domingi ere herrira etorriko da, Merkatari eta Ostalarien Elkartearen eskutik”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Abanto Zierbenak, bigarren aldiz, Gabonetako bere haur-parkea izango du. Gallartako Txikito pilotalekuan jarriko da, eta abenduaren 26tik 30era bitartean egongo da irekita. Haurrentzako Gabonetako Parke hori doakoa izango da eta hainbat eta hainbat jarduera egin ahal izango dituzte etxeko txikienek: jumping, rokodromoa, baserria, ekortzeko makina, arcade makinak, ludoteka, zezen mekanikoak eta haurrentzako tailerrak (kotoia, opari-poltsak, Gabonetako apaingarriak, etab.). Goizez 11:30etik 14:30era egongo da irekita, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 

Olentzero

Abenduaren 24a oso egun berezia izango da. Izan ere, Euskadi osoko ikazkinik ospetsuena Abanto Zierbenako kaleetan zehar ibiliko da, haurren artean ilusioa banatzen. Gallartan, 17:15ean, Olentzerok karameluak banatuko ditu zahar-etxean. Eta 18:30ean, museoan harrera egin ondoren, El Minero etorbidea zeharkatuko du Eusko Gudariak plazaraino. Han, aurten ere, Club Alpino Gallarreta elkarteak gaztainak banatuko ditu.

Las Carrerasera ere joango da Olentzero. 17:30etik aurrera kalejira egingo da auzoan zehar eta amaieran Enara Dantza Taldeak dantza-emanaldia eskainiko du. Horren ostean, haurrentzako ikuskizun bat egongo da.

19:00etan iritsiko da Sanfuentesera, Herrizaleak txistu-taldeak lagunduta. Haiekin batera zeharkatuko du Los Chopos etorbidea, pilotalekura iritsi arte. Han, SANJAIBA elkarteak gaztainak eta txokolatea banatuko ditu.

Errege Magoen kabalgata

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, haurrek Errege Magoentzako gutuna utzi ahal izango dute udaletxeko Gabonetako zuhaitzaren ondoko postontzian.

Urtarrilaren 5ean, Errege Magoak iritsiko dira Ekialde Urrunetik. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gallarta, Sanfuentes eta Las Carreras auzoetako kaleetatik ibiliko dira, gozokiak eta ilusioa banatzen. Arratsalde magiko hori amaitzeko, harrera egingo zaie Errege Magoei auzo bakoitzeko pilotalekuan. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek beren magaletan hartuko dituzte haurrak eta haurren eskaerak entzungo dituzte. Egun polit hau amaitzeko, zer hobeto txokolatea eta bizkotxoak jatea baino!

“Berritasun gisa, aurten bi karroza egongo dira. Batean Errege Magoak joango dira, eta bestean, erregeen pajeak.

Baina horrez gain, Abanto Zierbenako Udalak egitarau zabala antolatu du abendu honetarako, Kultura eta Kirol Elkarteen laguntzarekin: Gabonetako kontzertuak. Abenduaren 15ean, Musika Eskolako saxofonisten taldeak emanaldia eskainiko du Gallartako kaleetan zahar. Hilaren 17an, San Pedro Hogeitalau abesbatzak kontzertua emango du 12:00etan, Las Carrerasko San Pedro Apostolua elizan. Hilaren 22an, Gallartako ekitaldi-aretoan, Musika Eskolak Gabonetako emanaldia eskainiko du. eta hurrengo egunean eta leku berean, Bodegón abesbatzak Gabonetako Kontzertua emango du. Kirolak ere bere lekua izango du. Abenduaren 22an, Gallartako Txikito pilotalekuan, betiko pilota festibala egingo da. Baina hori baino lehen, zehazki hilaren 16an, igeriketa sinkronizatuko erakustaldia egingo dute udal-igerilekuetan. Horrez gain, abenduaren 23an, familian gozatzeko eta Gabonetarako sasoi onean egoteko jarduera ugari egingo dira, 10:30etan hasita, Las Carrerasko Trinidad plazan: zumba maratoia, Xaiborren emanaldia, haurrentzako tailerrak eta abar.

“Egitarau zabala prestatu dugu, bai helduek bai haurrek egun hauetaz gozatu ahal izateko. Espero dugu 2017ko Gabonetako programazioa zuen gustukoa izango dela. Udalak egun magiko eta berezi hauek gurekin batera bizitzera animatzen zaituzte”, adierazi du Maite Etxebarria alkateak.

Abanto Zierbena merkatarien alde Gabonetan

Gabonak sasoi berezia dira oro har merkataritzarentzat eta bereziki herriko txikizkako merkatarientzat; hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak bere babesa erakutsi nahi die herriko merkatari eta ostalariei, detaile txiki batekin sasoi honetan euren merkataritza-jarduerari lagunduz.

Egitasmo hau Merkataritza Dinamizatzeko Planaren barruan sortu da, honen bitartez, Gabonetako opari bana emango zaie saltoki eta ostalaritza-lokalei, apaingarri gisa jarri eta jai-giro atseginagoa sor dezaten.

Abanto Zierbenako Udalak badaki merkatari eta ostalari guztiek ahalegin eta gogo handiz egiten dutela beren lana eta profesionaltasun handia dutela; horregatik, egitasmo honen aurrekontua 1.800 €-koa da.

Merkatariek 100 euroko txekeak dituzten Gabonetako 5 saski zozkatuko dituzte bezeroen artean. Gainera, beren erakusleihoek ere saria lortu ahal izango dute, Gabonetako erakusleihoen lehiaketari esker.

Abanto Zierbenak gogoan ditu adineko pertsonak

Pertsona askok bakarrik igaro beharko dituzte Gabon hauek; hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak “Gabonak elkarrekin” kanpaina solidarioa jarri zuen martxan duela 4 urte, bakarrik bizi diren adinekoen etxeetara joan eta Gabonetako bi afari emateko, udalerriko ludoteketan parte hartzen duten haurrekin eginiko Gabonetako oparitxo batekin batera.

“Gabon-gaua eta Gabon zahar gaua bereziak dira, eta bakarrik dauden adineko pertsonak lagunduta sentitu daitezen nahi dugu. Gure adinekoek gure arreta, errespetua eta elkartasuna merezi dute”, adierazi du Maite Etxebarriak.

Zorionak eta urte berri on!