Albisteak

 

Abenduak 1, ostirala, goizeko hamaiketan, udalerriko ikastetxe guztietako ikasleak Gallarta Kultur Etxean bilduko dira. Helburua da aurten ere euren oparia egitea gure hizkuntzari. Guztira, 86 ikaslek euskarari eskainitako bertsoak abestu eta botako dituzte.

“Une hau baliatu nahi dugu gaurko bilkura osoan onartu den erakunde-adierazpena irakurtzeko. Argi utzi nahi dugu zein garrantzitsua den ikasi ondoren euskara erabiltzea. Egunez egun, gure egunerokoan euskara erabiliz soilik lortuko dugu noizbait hainbeste gura dugun normalkuntza. Adierazpen honekin, gainera, udalak konpromisoa hartzen du euskararen alde lan egiten duten kanpo-eragileekin batera lan egiteko, indarrak batuz eta baterako bideari ekinez, euskara udalerrian gera dadin bizitzen”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Ekitaldiari amaiera ezin hobea emateko, Marsel magoaren ikuskizun magiko eta txundigarria egingo da.

Baina, zalantzarik gabe, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia abenduaren 2an izango da, larunbatean, arratsaldeko zazpi eta erdietan Gallartako Txikito pilotalekuan.

Korrontzi folk talde bizkaitarrak bere azken lana aurkeztuko du, Korrontzi Dantzan. Ikuskizun hori hainbat lekutan aurkeztu dute: Portugalen, Holandan, Madrilen, Bartzelonan eta euskal udalerri askotan, baita beste zortzi herrialdetan ere.

Hemengo HARRIGORRIA DANTZA TALDEA izango dute lagun, eta hala, parte-hartze handiko ekitaldia sortuko dute. Pilotalekurako sarrera doakoa izango da, eta euskal dantza eta musikako erakusketara joan nahi dutenek ikuskizuna hasi baino ordu laurden lehenago joateko aukera izango dute.

Abanto Zierbenako Udala, euskararekin duen konpromisoan zintzo, aldarrikapen-pankarta batekin jantzi du bere balkoia eta 10.000 euro baino gehiago jarri ditu programazio berezi hori osatzeko.

“Egunetik egunera euskara apur bat gehiago erabiltzera animatu nahi ditugu herritar guztiak, eta txikienen aurrean ahalegin berezia egitera, haiek baitira etorkizuna”, adierazi du Etxebarriak.

AHOZ AHO, KALEZ KALE, ABANTON EUSKARA GARAILE.