Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak beste kontratu bat sinatu du Talleres Gallarretarekin, Abanto Zierbenako eta Meatzaldeko enplegu babestuko enpresa ardura dadin udalerriko lorezaintza-lanez.

Talleres Gallarreta Mankomunitateko erakundeak gure udalerrian eta meatzaldean ezgaitasunen bat duten pertsonei ematen die lana, eta bera arduratuko da espazio askeak, berdeguneak, bideak, landa-bideak, haur-parkeak, espazio degradatuak eta paisaia aldetik interes berezikoak mantentzeaz, baita hiri-ortuak zaintzeaz, garbigune txikiak jasotzeaz, inausketa-hondakinak jaso eta kudeatzeaz, objektu handiak jasotzeaz eta iragarki-taulak mantendu eta garbitzeaz ere.

“Talleres Gallarretarekin sinatu dugu berriro kontratua, ezgaitasunen bat duten pertsonak lan-munduratzearen alde egiten jarraitzen baitugu. Halaber, hainbat berrikuntza txertatu ditugu, zerbitzuak hobeki erantzun diezaien herritarren beharrei. Adibidez, eguraldia dela eta, udalerriko lorategi eta berdeguneetan maizago moztu behar da belarra" azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Lan horrek bi urteko indarraldia izango du, eta guztira 387.000 euro ordainduko dira urtero zerbitzuaren truk. Aurreko urteetan baino 57.000 euro gehiago.

“Orain lorezaintza-zerbitzua osoagoa da, Talleres Gallarretako langileek udalerriko parke, lorategi eta berdegune guztiak zainduko baitituzte. Aldatu egingo da belarra mozteko modus operandi; izan ere, landare- eta inausketa-hondarrak hondakindegi edo konpostaje-lantegi batera eramango dira" adierazi du Etxebarriak.

21 langile arduratuko dira Abanto Zierbenako lorategiak zaintzeaz, eta jardinera guztiak mantenduko dituzte, parke, lorategi eta berdegune guztiak ureztatuz eta garbituz.

"Gainera, elurte eta izozteetan ere arituko dira. 24 orduko larrialdi edo ohizko kanpoko egoeren zerbitzua ezarri da. Lan horiez gain, landa-bide publikoak, anekak eta galtzadak ere zainduko dituzte. Lan hori oso garrantzitsua da gure udalerriaren geografia aintzat hartuta" Azpimarratu du alkateak.

Talleres Gallarreta duela 30 urte sortu zen eta gaur egun 83 pertsona artatzen ditu enpleguaren zentro berezian eta okupazio-zentroan.

“Lau lantalde daude, eta arduradun bat taldeko. Kontratatutako 21 langileetatik 10 udalerrikoak dira. Sasiak garbitzeko 11 makina izango dituzte, 4 haize-makina, belarra moztekoak eta abar. Makina guztiak berriak dira eta horiez gain, 4 ibilgailu ere izango dituzte. Inguruko erakundeei eta gure bizilagunei lana ematearen alde egiten jarraitzen dugu" adierazi du Etxebarriak.

Ingurumena zaintzeko konpromisoa aintzat hartuta, Gallarretak zerbitzua ematean ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eraginda egingo du lan.
Prebentorioko hiri-ortuen mantentze-lanak ere egingo dituzte, baita udalerriko lau garbigune txikiak jaso ere. (pilak, CDak, espraiak, inpresoren kartutxoak, bonbillak, plastikozko tapoiak). Zeregin horietan sartzen dira honako lan hauek: Gallarretak bere baliabideen bidez jasotzea inausketa-hondakinak uzteko udalerrian dauden sei guneak, leku horiek aireztatu eta garbitzea, materiala tratamendu-lantegi baimenduetara eramatea, objektu handiak bide publikotik jaso eta garraiatzea, eta iragarki-taulak mantendu eta garbitzea” esan du Etxebarriak.

Abanto Zierbenako lorategietarako zerbitzu osoa da, eta oztoporik gabekoa. “Udalerrian ezgaitasunen bat duten pertsonekiko konpromisoa sendoa izateaz gain, errealitatea da. Talleres Gallarreta gure udalerriko erakundea da, eta saiatzen gara gure babesa erakunde horren lehenaren, orainaren eta etorkizunaren parte izan dadin" esan du amaitzeko alkateak.

Beste kontratu bat Talleres Gallarretarekin

  • Lorezaintza-zerbitzuan arituko diren 21 pertsonetatik (iaz baino 5 gehiago) 10 udalerrikoak dira.
  • Kontratuak 2 urteko indarraldia du.
  • Zerbitzuaren zenbatekoa 387.000 eurokoa da urtero, aurreko urteetan baino 57.000 euro gehiago.
  • 5 langileko 4 talde eta taldeko arduradun bat arduratuko dira udalerriko berdeguneez.
  • Zerbitzua gauzatzeko 23 makina berri erabiliko dituzte eta udalerrian batetik bestera ibiltzeko lau ibilgailu izango dituzten euren eskura.

 
Talleres Gallarretak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu Abanto Zierbenan

  •    Objektu handiak biltzea: 22.000 euro urtean.
  •    Iragarki-taulak mantendu eta garbitzea: 6.000 euro urtean.
  •    Hiri-ortuak mantentzea: 1.000 euro urtean.
  •    Garbiguneak biltzea: 1.200 euro urtean.
  •    Inausketa-hondakineak jasotzea: 4.200 euro urtean.
  •    Postontzietan propaganda sartzea: 10.000
  •    Jaietan laguntzea: 12.000

Guztira: 442.000 euro ordaintzen dizkio Udalak Gallarretari urtebeteko zerbitzuak direla eta.