Albisteak

 

2017-2018 ikasturtean zehar, proiektu berri bat martxan jarri da udalerriko ikasgeletan euskararen erabilera sustatzeko, eta bertatik, kalera ateratzeko. Oraingo honetan, Dolores Ibarruri institutuko DBHko 2. mailako 74 ikaslek “Antzerkihezkuntza” estreinatuko dute, Udalak udalerriko institutuari eskainitako proiektu berria.

Bi astean behin eskola bat emango da, eta ikasgelan institutuko irakasleak eta langile adituak egongo dira; azken horiek esperientzia zabala dute gaian.

 “Dinamika positiboa sustatu nahi dugu euskararen erabileran, talde-ekintza baten bitartez. Gure asmoa da ikasleek onar dezatela euskaraz naturaltasunez hitz egiteko duten gaitasuna, konplexuak alde batera utzita eta euskaraz mintzatuz, kritikarik gabe eta errespetuarekin”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Ekimen honen bitartez, ikasleek gizarte-gaitasunak ezagutuko dituzte, elkarri entzuten eta errespetuz mintzatzen ikasiko dute eta taldean onartuak eta baloratuak sentituko dira, norberaren mugak aintzat hartuta.

 “Taldeak antzezlan bat sortuko du hasiera-hasieratik. Euren beldurrei aurre egingo diete, bai jendaurrean euskaraz hitz egiteari bai besteekin eta jendaurrean harremanetan jartzen garenean batzuetan geldiarazten gaituen lotsari dagokionez”, azaldu du Etxebarriak.

Ikasturtea amaitutakoan, esperientzia honi esker, taldearen harremana estuagoa izango da, eta epaituak sentitu gabe euskaraz hitz egitera ohituta egongo dira. Gainera, ikasiko dute hasieran gauzak gaizki egin behar direla azkenean ongi egin ahal izateko, bai antzerkian bai bizitzan. Gainera, ikasturte amaieran, jaialditxo bat egin genezake ikasleek ikasgeletan egindako lana islatu ahal izateko. Euskararen erabilera errazteko ikasgeletako esperientzia hau Udalak finantzatzen du osorik; ia 4.000 euroko inbertsioa egin du.

Apelliduak Abizendu

Kanpaina honi buruzko informazioa hurrengo astearen amaiera aldera banatuko da postontzietan. Horren bidez, herritarrei jakinaraziko zaie zer prozedura jarraitu behar duten euren izena edo abizena euskarazko grafiara aldatu nahi badute.
Udalerriko etxebizitzetan banatuko den diptikoan adieraziko dira jarraitu beharreko pausoak. Horrez gain, Euskaltzaindiaren webgune ofiziala kontsultatzeko aholkua jasoko du, bertan agertzen baita nomenklatura bakoitzarentzako grafia zuzena.

 Kartela ikusi (PDF 305KB)